Atzo goizean jakinarazi zuen Jone Gorizelaiak, 50.000 euroko fidantza ordainduta santutxuarra aske geratuko zela. 15:00ak aldera Asier kalean zen eta Madriletik Bilborako bidea hartu zuen senide eta lagun artean. 20:15 inguru heldu zen auzora eta hainbat lagunek txalo artean agurtu zuten.
Gaur arratsaldeko 20:00etan, manifestazioa abiatuko da Karmelo plazatik ”Euskal Herriak konponbidea behar du” lelopean. Protesta honen bidez, Asierren atxiloketa salatu eta Euskal Herriak bizi duen egoera politiko berriak “eraso gehiagorik ez izatea” eskatuko dute.