Aldaketa izan da 2017ko Sei Izar Kroseko sailkapenean

bertonaldizkaria 2017ko urt. 11a, 13:53

2017ko Sei Izar Kroseko sailkapenari "era nabarian" eragin dion "irregultasun salaketak eta ebidentziak" direla eta, kroseko antolatzaileak, Santutxuko Familia Elkarteak Tere Sanz izendatu du emakumeen lasterketako garaile.

Naiara Pikaza (402 dortsalduna) kanporatzea erabaki du Santutxuko Familia Elkarteak. Hortaz, Tere Sanz (908 dortsalduna) da XXXIX. Santutxuko herri kroseko txapelduna emakumeen kategorian.

Familia Elkarteko antolatzaileek aitortu dute kroseko partaide guztien kontrol zehatza izatea "ezinezkoa" dela. Ia 1.000 korrikalari izan dira aurtengo edizioan. "Partaideen kiroltasuna eta zintzotasuna alde izan dugu beti. Tranpa, egitekotan, euren buruari egindako tranpa zela pentsatu dugu", diote elkartekideek.

2017ko lasterketan izan den "irregultartasun nabaria" dela eta, aurrera begira, "irtenbideren bat" aurkitu asmoz hainbat aukera aztertuko ditu Santutxuko Familia Elkarteak. 

 

XXXIX. Sei Izar Krosa: sailkapena

Beteranoak (40-59 urte) - emakumezkoak

Tere Sanz 29,37

Senior maila - emakumezkoak

Isabel de la Hera 31,24

 

[2017-01-09] Sergio Mijangos eta Naiara Pikaza 2017ko Sei Izar Kroseko bizkorrenak

[2017-01-04] Aldaketak zirkulazioan Santutxuko Herri Krosa dela eta

[2017-01-03] Jabi Perez: "Ehundik gora boluntario dira Errege Eguna gordetzen dutenak, Sei Izar Krosean zeregina dagoelako"