Luis Briñas ikastetxearen aldeko ebazpena onartu da

uriola.eus 2017ko urr. 16a, 12:42

Luis Briñaseko ikasle eta langileak

Santutxuko Luis Briñas ikastetxeko kirol-pistan aldagelak eta komunak gehitu diezazkiola eskatuko dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari.

Santutxuko Luis Briñas ikastetxean abian dagoen kirol-pista estaliaren egitura-proiektua berrikusteko erdibideko zuzenketa aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos Eusko Legebiltzarreko mahaiari aurkeztu diote eta aurrera irten da Alderdi Popularraren laguntzarekin. Bertan, proiektuaren berrikusketa bat eskatzen zen, komunak eta aldagelak ipintzeko.

Izan ere, oso aurreratuak dauden lanetan, komunak eta aldagelak falta dira, eta honek, egiten ari diren proiektuan ez daukate inon ezartzeko tokirik. Horrez gain, horrelako gelak ipintzeko nahitaezkoak diren lanen ordua da orain, eta proiektuarekin aurrera jarraituz gero, ez dute aldagelak eta komunak sartzeko aukerarik edukiko. 

Hori ekiditzeko EH Bildu eta Elkarrekin Podemos taldeek erdibideko zuzenketa aurkeztu dute, eta PPren aldeko botoekin aurrera irten da. Orain, Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatuko dio aldagelak eta komunak ikastetxearen kirol-pistari gehitu diezazkiola.

 

[2017-07-28] Luis Briñas-Santutxu Aterpe batzordea: “Erlojuaren kontra ari gara”

[2017-06-02] Aterpearen proiektua Briñaseko ikasleen beharrizanetara moldatzeko manifestazioa egingo dute

[2017-04-25] Jolastoki berrian komunak, aldagelak eta pasabide estalia eskatu ditu Aterpe batzordeak

[2013-12-20] Briñas ikastetxeko kideek aterpeak eskatu dizkiote Olentzerori