Giza katea kanpo kalifikazio sistemaren aurka Santutxun

uriola.eus 2018ko mar. 20a, 11:09

Santutxuko Hezkuntza plataformak giza katea antolatu du gaur arratsaldean LOMCE-HEZIBERRIren kanpo kalifikazio sistemaren kontra.

Aurten, LOMCE-HEZIBERRI azterketak auzoko eskoletan egin nahi duten 4. urtea izango da.
Ildo horretan, bai Luis Briñas-Santutxu ikastetxeko zein Karmelo ikastolako Eskola kontseiluek, familiek, klaustroek eta ikasleek ere, argi jakin arazi diote hezkuntza sailari, egin beharreko azterketa horiek egiteko ez daudela prest.

Baina, urte hauetan erakundeen aldetik ez dute erantzun positiborik jaso. Alderantziz, iaz Luis Briñas-Santutxuko familiek planto egin behar izan zioten LH3 mailan egin nahi zieten azterketari, eta aurten, bai Luis Briñas-Santutxu, eta baita Karmelo Ikastola ere hautatuak izan gara LH 6 mailako eta DBH 4 mailako zein Pisa azterketak egiteko.


Martxoaren 2an, berriz ere, Basarratera bueltatu ziren planto egingo dutela berretsi eta beraien protesta eta salaketa zabaltzeko. Han ere, hain kaltegarria den LOMCE-Heziberriren aurrean auzo bezala erantzutearen beharra komentatu zuten. Bertan azaldu zutenez: "haur eta gazteen heziketa ez da soilik eskolen ardura, baizik eta gizartearena, zeren haur horiek izango baitira, besteak beste, gure herriaren geroan protagonistak."


Hori dela eta, gaur, martxoak 20, arratsaldeko 16:45ean giza kate batekin ikastetxea inguratuko dute. Protesta horrekin bere aldarrikapenekin jarraituko dute eta 
auzokideen, zein elkarteen kolaborazioa eskatu dute, protestan parte hartzeko.

 

[2018-03-05] Laugarren urtez jarraian planto egingo diete "kanpo azterketei"

[2018-02-05] Plantoaren eta ebaluazio sistema propioaren aldeko mezua zabaldu du Hezkuntza Topaguneak

[2017-06-15] Oso planto arrakastatsua