uriola.eus

Grebalarien aldeko elkartasun keinu berria Uribarritik

  Politika  Uribarri
Uribarriko Ernai taldeak, Urtzi Martinez eta Jon Telletxea Deustualdeko grebalariei elkartasuna adierazten dien bideoa kaleratu du. Grabaketan ikus daitekeenez, grebalarien aldeko ekintza ugari egin dituzte auzoan.

Asko dira dagoeneko, Urtzi eta Telleren absoluzioa eskatzeko egin diren ekimenak. 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean pintadak egiteagatik 15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete bi gazteei eta laister jasoko dute kartzelan sartzeko agindua.

Oraingoan Uribarritik heldu da elkartasun keinua. Kaleratu berri duten bideoan ikusi daitekeenez, auzoko gazteek grebalarien aldeko kartelak jarri dituzte Uribarri zehar eta autobus batean Urtzi eta Telleren aldeko margoketak egin dituzte.

[2014/06/26] Grebalarien absoluzioa eskatu dute Bilboko kaleetan

[2014/06/13] Espetxe zigorra jaso duten bi grebalariei elkartasun agertzeko manifestazioa deitu dute

[2014/06/16] Grebalariak Aske! plataformak gaur emango ditu hurrengo mobilizazioen xehetasunak

[2014/06/17] "Herri baten eskubideen defentsan kaleak hartzeagatik kartzela zigorrari aurre egin beharko diote Urtzi eta Tellek"

[2014/06/18] Deustuko bi grebalariak espetxeratu ez ditzaten ekimen ikusgarria egin dute plaza Eliptikoan 

[2014/06/25] Bilbo mailako manifestazioa egingo dute gaur gazte grebalariei babesa emateko

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa