Hil da Zorrotzako sutearen ondorioz egoera larrian zegoen gizona

uriola.eus 2017ko eka. 7a, 17:50

Zorrotzako suteak eragin duen bosgarren biktima da. Bi aste pasa dira Bilboko Zorrotza auzoko etxebizitzak su hartu zuenetik. Bilboko Udalak elkartasuna adierazi dio familiari.

Sutean hildako gizona bi umeen aititea eta bikotekideetako baten aita zen. Azkenengo egunak arnasketa mekanikoarekin pasa ondoren, Erredura Handien Unitatean hil da gaur Gurutzetako ospitalean. 

Bere emazteak larri, baina egonkor jarraitzen du Erredura Handien Unitatean. 

 

Elkartasuna familiari

Bilboko Udalak atsekabea azaldu du, Zorrotzako etxebizitza bateko sutean maiatzaren 27an izandako erreduren ondorioz gaur hil den helduaren heriotzagatik. Horrekin batera, ekartasuna eta hurbiltasuna adierazi dizkie hildakoaren senideei.

 

 

[2017-06-05] Udalak autokritikarik ez Zorrotzako sutearen aurrean

[2017-06-01] Mikel Argiñarena: "Negar egiteko ordua"

[2017-06-01] La Landarako eta bazterketa arriskuan dauden beste guneentzako behin betiko soluzioa eskatu du EH Bilduk

[2017-05-31] Gaur "kaltetuen ondoan", bihar "lanerako prest" Zorrotzan ez dadin gertatu beste ezbeharrik