Hilabeteko zigorra bete ondoren, MOMA diskotekak berriro ateak irekiko ditu gaur. Ez ditu liskarrik gabe irekiko, ordea, Rodriguez Ariaseko bizilagunak El Correosek dantzalekuaren irekiera iragarri ostean berriro ere kexatu baitira.
Rodriguez Ariaseko Bizilagun Kaltetuen Erakundeak salatu duenez, ez da "etikoa" Udalak diru hori bideratzea errentabilitate handiko negozio pribatuek sorrarazten dituzten kalteak arintzeko, eta gogorarazi du, El Correosek diskotekaren jabeari egindako elkarrizketan argitara eman zuela astebururo 40.000 euroko irabaziak jasotzen dituela.
Gainera, bizilagunen elkarteak diru publikoa "zergadun" guztiena dela gogora ekarri du, eta horren kudeaketa "bikaina" egitea eskatu dio Udalari.
Neurri garestiak
Plataformak errepikatu du beste behin Udalak dirua "xahutuko" duela dantzalekuak eragiten dituen eragozpenak txikitzeko hartutako neurriekin. Izan ere, lokalera joaten den jendeak eragiten duen zarata eta zikinkeria apaltzeko, polizia zaintza, gizarte hezitzaileak eta garbiketa zerbitzu berezia ezarri du Udalak.
[2017-08-30] Rodriguez Ariaseko bizilagunek behingoz legea ezartzea eskatu dio Udalari
[2017-07-03] MOMA diskotekak bozgorailuak piztuko ditu berriro
[2017-06-23] Bilboko Udalak MOMA diskotekako musika ekipoa zigilatu du
[2017-05-30] Arartekoaren aurrean salatu dute MOMA diskotekaren auzia