Badugu zer esan. Gazteon erakundeak EHn solasaldiaren helburua "gazteok eskura ditugun instituzioen erabilera, erakunde publikoetan dugun parte hartzea eta aurrera begira ditugun erronken inguruan hausnartzea" da.
Autopista Kanpora Errekaldetik plataformak gaur aurkeztuko du 19:30ean auzoko udaltegian Autopista de Rekalde. 50 años de conflicto izeneko dokumentua.
Gaur, maiatzak 4, 19:00tik aurrera Xavier Renouren Desobedecer. Pequeño manual libururua (Icaria, 2017) aurkeztuko dute Louise Michel liburu-dendan (Elkano 27).
Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak eta Pabiloi 6k Oroimena eta kultura izeneko antzerki jardunaldia antolatu dute gaurko, maiatzak 4. Olatz Gorrotxategi eta Gernika Garretan elkartearen pieza bana ikusteko aukera izango dute Deustuibarrara hurbiltzen direnek.
Ostegunak Gerran zikloaren baitan, Carmen Kilnerrek ¡Adiós, niñas y niños! Evacuación a Gran Bretaña' hitzaldia eskainiko du gaur 19:00etan Euskadiko Artxibo Historikoan. [Gerra Zibilean Bizkaia faxisten esku geratu zanekoa gogoratuko dau Euskadiko Artxibo Historikoak]
Euskal Museoa zinema-areto bihurtuko da, Gernikako bonbardaketa gogora ekartzeko, gertakariaren 80. urteurrenean. Gaur, Pedro Oleak zuzendutako Gernika, ahots salatzaileak (1979) film laburra ikusteko aukera izango da.
Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek.