7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.
"Lan sindikalari esker" familiaren etxegabetzea atzeratzea lortu zen. Hala ere, hura gauzatzeko data berria laster jakinaraziko dute, AZET Etxebizitza Sindikatuaren esanetan. Horregatik, auzodefentsa eta klase elkartasuna ehuntzen jarraitzeko eguna prestatu dute urtarrilaren 28an.
Bilbo Feminista Saretzen taldeak deituta, 2022ko Emakumeen Nazioarteko Eguneko (martxoaren 8a) ekintzak prestatzeko bilera egingo dute, eta interesa dutenei bertaratzeko deia luzatu diete. Joan den azaroaren 25aren (Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna) ebaluazioa ere egingo dute. Urtarrilaren 28an (ostirala) izango da, 18:30ean La Bolsa eraikinean
Thriller kutsua eta edertasun poetiko handia dituen Josi Alvaradoren La Tarara lanaren gaztelaniazko bertsioaren estreinaldia egingo da Arriaga Antzokian. Itziar Ituñok, Kepa Errastik, Sandra Ferrúsek, Jurdana Ochoak, Jose Cruz Gurrutxagak eta Adrián García de los Ojosek desberdintasunaren aldeko kantua den istorioa antzeztuko dute. Urtarrilak 28 eta 29, 19:30ean.
Sare eta Etxerat elkarteek deituta, presoen etxeratzea eskatzeko hilabetero egiten duten mobilizazioa gauzatuko dute urtarrilaren 28an: "Euskal presoekiko elkartasuna adierazteko, eta ahalik eta laisterren gure artean izan daitezen presioa egiteko, etor zaitez eta parte hartu!"
7 Katu gaztetxearen 15. urteurrenaren baitan.
Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).