Igandea, urtarrilak 30



09:30

Katilu Irteera Pagasarrira

Pagasarriko parkinga (Igertu), Abusu

2022ko Ibilaldiaren baitan, Katilu Irteera antolatu du Abusu Ikastolak. Pagasarriko iturriak Ibilaldiko katiluz hornitzea da asmoa, eta goiz pasa egitea mendiaz eta naturaz gozatuz. Edonorentzat zabalik da partehartzea. Zatozte! #erroharrihar

Katilu Irteera Pagasarrira Pagasarriko parkinga (Igertu) 2022ko Ibilaldiaren baitan, Katilu Irteera antolatu du Abusu Ikastolak. Pagasarriko iturriak Ibilaldiko katiluz hornitzea da asmoa, eta goiz pasa egitea mendiaz eta naturaz gozatuz. Edonorentzat zabalik da partehartzea. Zatozte! #erroharrihar

12:00

Sindikatuek manifestazio bateratua egingo dute lan erreformaren kontra

Moyua, Abando - Indautxu | manifestazioa

ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuak kalera aterako dira urtarrilaren 30ean Lan erreforma honi ez lelopean, eta bozketaren bezperan, lantokien aurrean elkarretaratzeak egingo dira. Lan harremanen euskal esparrua bermatzea eta kaleratze errazak ezabatzea aldarrikatuko dute.

Sindikatuek manifestazio bateratua egingo dute lan erreformaren kontra Moyua

ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuak kalera aterako dira urtarrilaren 30ean Lan erreforma honi ez lelopean, eta bozketaren bezperan, lantokien aurrean elkarretaratzeak egingo dira. Lan harremanen euskal esparrua bermatzea eta kaleratze errazak ezabatzea aldarrikatuko dute.


18:00

Bertso saioa eta mikro irekia

Zazpikatu gaztetxea, Alde Zaharra | Bertso Saioa

Igandean borobilduko dute 7 Katu gaztetxearen 15. urteurreneko aste berezia, Miren Amuriza, Jone Uria eta Josune Aramendi bertsolarien errimez lagunduta. 18:00etan izango da hori, eta ondoren, 20:00etan, mikro irekia egongo da.

Bertso saioa eta mikro irekia Zazpikatu gaztetxea

Igandean borobilduko dute 7 Katu gaztetxearen 15. urteurreneko aste berezia, Miren Amuriza, Jone Uria eta Josune Aramendi bertsolarien errimez lagunduta. 18:00etan izango da hori, eta ondoren, 20:00etan, mikro irekia egongo da.



10:00
20:30

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa

Rekalde Aretoa, Abando - Indautxu

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa. Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).

Izaskun Araluzearen 'Clementina' erakusketa Rekalde Aretoa

Izaskun Araluzea deustuarraren Clementina marrazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 25etik martxoaren 27ra arte Rekalde Aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntza beka jaso duten artista hautatuen lana erakusteko Barriek programaren baitan, Urtzi Urkixo bilbotarrari hartuko dio lekukoa.

Rekalde Aretoa Errekalde zumarkaleko 30. zenbakian dago, eta ordutegia honako hau da: asteartetik larunbatera, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:30era; igandeetan, berriz, goizez bakarrik (10:00-14:00).