Aste Nagusirako 100 egun baino gutxiago falta dela ospatzeko jai giroko egitaraua prestatu dute konpartsek larunbaterako. Ekimenari atxikimendua adierazi eta Kapela Egunean parte hartzeko deia egiteko hainbat bideo eta argazki partekatzen ari dira sare sozialen bitartez, jarraian ikus daitezkeenak. Oraindik bidali ez dutenek bulegoa@bilbokokonpartsak.eus helbide elektronikoaren edo 607 65 35 45 WhatsApp zenbakiaren bidez egin dezakete.
Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean). Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan. Aire Galeriaren ordutegia: asteartetik ostiralera: 17:00-19:30
Otxarkoaga eta Txurdinaga izango dira aurten ere Bilboko Udalak antolatutako "Magiaren Topaketak" programaren edizio berri baterako aukeratutako agertokiak. Maiatzaren 4tik 29ra bitartean, Otxarkoagako Udaltegiak eta Txurdinagako Garai Lorategiak plazak 13 hitzordu hartuko dituzte, familia osoa gozatzeko proposamenekin. Maiatzaren 9tik 30era, 8:30etik 21:30era. Otxarkoagako Udaltegia.DRAMAGIA ERAKUSKETA (EUSKADI): “LA MAGIA EN EUSKADI”Estreinaldia. Euskara eta gaztelania. QR kodea duten laminen eta kartelen bidez, Magiak XX. eta XXI. mendeetan Euskadin izan duen bilakaera kontatzen du erakusketa honek.