EH Bilduk osasun sistema publikoaren alde eskuorriak banatzen egongo da Ronda kaleko osasun zentroan. Osasun sistema publikoaren aldeko apustu sendo bat behar dela aldarrikatuko du Bilduk; plantilla estrukturala handitzea eta lanpostuak egonkortzea hain zuzen ere. Osasun sistema publiko eta kalitatezkoa defendatzeaz gain Mediku euskaldunak exijituko dituzte baita ere.
EH Bilduk osasun sistema publikoaren alde eskuorriak banatzen egongo da Ronda kaleko osasun zentroan. Osasun sistema publikoaren aldeko apustu sendo bat behar dela aldarrikatuko du Bilduk; plantilla estrukturala handitzea eta lanpostuak egonkortzea hain zuzen ere. Osasun sistema publiko eta kalitatezkoa defendatzeaz gain Mediku euskaldunak exijituko dituzte baita ere.
Gazte Prekarizatuen Eragin Asanbladak antolatutako hitzaldi zikloaren baitan, gaur arratsaldean San Frantzisko auzoko Sarean espazioan (Mariaren Bihotza plazan) gazte migranteen prekarizazioa jorratuko dute. 18:30ean hasita, Eragineko kideak eta Erregularizazioa Orain! plataformako Ermidio Figueiredo arituko dira hizlari gisa. Datorren asterako beste hitzordu bat ere antolatu dute. Astelehenean izango da, 19:00etan Erronda kaleko Zirika! gunean, Gazte prekarizazioa eta osasun mentala izenburupean.
Gaia: Autofikzioa. Beren proiektuei heltzean niaren literaturaren inguruan erabiltzen dituzten erreferente literario eta/edo artistikoak; genero literario desberdinen artean ibiltzeko zailtasunak; eta idazteko orduan une bakoitzean bizi dituzten bizipenek eta esperientzia intimoek nola eragiten dieten aztertuko dute. Eztabaidak literaturarekin zikloaren barruan. Parte hartzaileak: Paula Bonet. Artista eta idazle valentziarra. 2018ko urrian Meritu Kulturalaren Domina jaso zuen, Valentziako Generalitatearen Goi-saria. Diari Ara, El País eta Eldiario.es egunkarietan kolaboratzeaz gain, "La Anguila" (2021) liburuaren egilea da. Cristina Fallarás. Idazlea eta kazetaria da, eta emakumearen eskubideak defendatzeagatik eta Memoria Historikoaren aldeko aktibismoagatik da ezaguna. Gaur egun analista politikoa da telebistan eta Público egunkarian. Mónica Crespo, moderatzailea. Idazketa-tailer sortzaileetako irakaslea da, UNEDeko irakasle-tutorea eta idazlea. Idazketa sortzaileko tailerrak ematen ditu 2000. urtetik, literatura-jarduerak dinamizatzen eta koordinatzen ditu eta literatura-lehiaketetako epaimahaikide izan da. Noiz: Maiatzak 17, asteartea Non: Alde Zaharreko Bidebarrietako kulturgunean.
Maiatzaren 17a Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen aurkako gorrotoaren kontrako eguna da. Bada, E28 koordinadora osatzen duten taldeek herritarrei dei egin diete 20:00etan Arriaga Plazan biltzeko. Leloa: Erasoen aurrean, transmaribibollo autodefentsa!
Mari Carmen Fernandez Azparrenek eta Estefana Román Matesanzek Media melena izeneko erakusketa jarriko dute Aire Galerian (San Mames zeharkaleko Zollo etxartean). Maiatzaren 7an (larunbata) egingo dute inaugurazioa, eguerdiko 12:00etan. Aire Galeriaren ordutegia: asteartetik ostiralera: 17:00-19:30
Otxarkoaga eta Txurdinaga izango dira aurten ere Bilboko Udalak antolatutako "Magiaren Topaketak" programaren edizio berri baterako aukeratutako agertokiak. Maiatzaren 4tik 29ra bitartean, Otxarkoagako Udaltegiak eta Txurdinagako Garai Lorategiak plazak 13 hitzordu hartuko dituzte, familia osoa gozatzeko proposamenekin. Maiatzaren 9tik 30era, 8:30etik 21:30era. Otxarkoagako Udaltegia.DRAMAGIA ERAKUSKETA (EUSKADI): “LA MAGIA EN EUSKADI”Estreinaldia. Euskara eta gaztelania. QR kodea duten laminen eta kartelen bidez, Magiak XX. eta XXI. mendeetan Euskadin izan duen bilakaera kontatzen du erakusketa honek.
Bizikletan ibiltzen ikasi nahi dutenek horretarako aukera izango dute Biziz Bizi taldearen eskutik. Maiatzaren 16tik 20ra arte izango da. Informaziorako eta izena emateko telefonoa: 667 462 123
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |