Asteazkena, irailak 28



10:00

'Zahar-egoitzen eredua aldatzeko borroka

Deustuko Unibertsitatea, Bilbo | Jardunaldia

Irailaren 28an, 10:00etan hasita, zahar-egoitzetako egoera izango dute mintzagai ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz fundazioak antolatutako jardunaldian. Honako hau izango da egitaraua:10:00 Manuel Rico, ¡Vergüenza! El escándalo de las residencias liburuaren idazlea. 11:00 Matxalen Legarreta Iza, EHUko irakaslea eta Covid-19aren eragina adinekoen egoitzetako zaintza lanean ikerketaren egilea. 12:00 Atsedena 12:30 Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zahar-etxeetako langileen borroken testigantzak

'Zahar-egoitzen eredua aldatzeko borroka Deustuko Unibertsitatea

Irailaren 28an, 10:00etan hasita, zahar-egoitzetako egoera izango dute mintzagai ELA sindikatuak eta Manu Robles-Arangiz fundazioak antolatutako jardunaldian. Honako hau izango da egitaraua:

10:00 Manuel Rico, ¡Vergüenza! El escándalo de las residencias liburuaren idazlea.

11:00 Matxalen Legarreta Iza, EHUko irakaslea eta Covid-19aren eragina adinekoen egoitzetako zaintza lanean ikerketaren egilea.

12:00 Atsedena

12:30 Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zahar-etxeetako langileen borroken testigantzak


19:30

Irakurleen txokoa Joseba Sarrionandiarekin

Bidarte Udaltegia, Deustualdea | Hitzaldia

Berbaizu Euskara Elkarteak antolatutako irakurleen txokoa bueltan da, eta ikasturteko lehenengo hitzorduan gonbidatu berezia izango dute: Joseba Sarrionandia. Hiru liburuz osatutako Habanako Gaukaria bilduma izango du mintzagai idazle iurretarrak. Hitzordua irailaren 28an izango da, 19:30ean hasita, Deustuko Bidarte udaltegian.

Irakurleen txokoa Joseba Sarrionandiarekin Bidarte Udaltegia

Berbaizu Euskara Elkarteak antolatutako irakurleen txokoa bueltan da, eta ikasturteko lehenengo hitzorduan gonbidatu berezia izango dute: Joseba Sarrionandia. Hiru liburuz osatutako Habanako Gaukaria bilduma izango du mintzagai idazle iurretarrak.

Hitzordua irailaren 28an izango da, 19:30ean hasita, Deustuko Bidarte udaltegian.



18:30
21:00

Ja! jaialdia

BBK Aretoa eta EHUren Bizkaia Aretoa, Bilbo | Jaialdia

Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.

Ja! jaialdia BBK Aretoa eta EHUren Bizkaia Aretoa

Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.



12:18
22:00

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa

BilbaoArte, Bilbo Zaharra | Erakusketa

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa. 

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa BilbaoArte

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte.

2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa.