Ostirala, urriak 7



19:00

Bilboko GKS-ren aurkezpena

Zazpikatu gaztetxea, Alde Zaharra | Aurkezpena

Bilboko Gazte Koordinadora Sozialistak ikasturte hasierako aurkezpena egingo du 7 Katu gaztetxean. 19:00etan hasiko da, eta ondoren Marak kontzertua eskainiko du. Ostean, 23:00etatik aurrera, musika giroa egongo da Somera kaleko Bidaide tabernan

Bilboko GKS-ren aurkezpena Zazpikatu gaztetxea

Bilboko Gazte Koordinadora Sozialistak ikasturte hasierako aurkezpena egingo du 7 Katu gaztetxean. 19:00etan hasiko da, eta ondoren Marak kontzertua eskainiko du.

Ostean, 23:00etatik aurrera, musika giroa egongo da Somera kaleko Bidaide tabernan


19:30

Poteoa Euskaraz

Geltoki taberna (Otxarkoaga), Otxarkoaga - Txurdinaga | Topaketa

Euskal poteoa berreskuratu nahian dabiltza Pa...Ya Konpartsako kideak. Bada, lehenengo hitzordua urriaren 7an jarri dute, ostirala, 19:30ean Geltoki tabernan.

Poteoa Euskaraz Geltoki taberna (Otxarkoaga)

Euskal poteoa berreskuratu nahian dabiltza Pa...Ya Konpartsako kideak. Bada, lehenengo hitzordua urriaren 7an jarri dute, ostirala, 19:30ean Geltoki tabernan.



18:30
21:00

Ja! jaialdia

BBK Aretoa eta EHUren Bizkaia Aretoa, Bilbo | Jaialdia

Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.

Ja! jaialdia BBK Aretoa eta EHUren Bizkaia Aretoa

Badator, hamahirugarrenez, umorezko artearen eta literaturaren inguruko Ja! jaialdia. Irailaren 29an hasiko da, eta urriaren 11ra arte iraungo du. Zorte txarrari barre egitea hautatu dute aurtengoan, kartelak iradokitzen duen moduan. Egitarauan ikus daitezkeen izen handien artean daude, besteak beste, Caitlin Moran idazle britainiar famatua, Itziar Lazkano aktorea, aurtengo Aste Nagusian pregoilari izan dena, eta Imanol Ituiño magoa.



12:18
22:00

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa

BilbaoArte, Bilbo Zaharra | Erakusketa

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte. 2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa. 

Natalia Suarezen 'Jade' erakusketa BilbaoArte

Natalia Suárez Ortiz de Zarateren Jade erakusketa ikusgai dago urriaren 14ra arte.

2021ean ekoizpen-zentroan beka jaso zuen artistak, azken urtean egindako olio-pinturen eta tinta japoniarreko marrazkien aukeraketa batekin beteko du arte erakusketa aretoa. 



19:00
14:00

Ekologiaren bueltako zikloa Malatestan

Malatesta Kultur Lubakia (Somera kalean), Alde Zaharra | Hitzaldia

Somera kaleko lokalean hainbat hitzordu egongo dira aste honetan zehar, eta permakulturari, elikadura subirautzari zein ekologismo integralari buruz jardungo dute horietan.

Ekologiaren bueltako zikloa Malatestan Malatesta Kultur Lubakia (Somera kalean)

Somera kaleko lokalean hainbat hitzordu egongo dira aste honetan zehar, eta permakulturari, elikadura subirautzari zein ekologismo integralari buruz jardungo dute horietan.