CNT Xixoneko auzipetuei babesa emateko kontzentrazioa egingo da azaroaren 19an Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, 12:00etan. CNT-k salatutakoaren arabera hiru urte eta erdiko kartzela kondena jarri nahi diete, enpresaburu batekin biltzea eta pankarta bati eustea eskatzeagatik: "Bere justizia, langileriari, edozein ekintzaren aurrean (pankartak lotu, panfletoak banatu) makilak, isunak eta kartzela; patronalari, nahi dutena egin dezaten, edozein modutan justifikatuko diote, eta biktima errudun bihurtuko da". Egoera salatu eta deialdietan parte hartzera deitu du sindikatuak.
Pentsiodunen Mugimenduak, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten sindikatuek eta eragileek eta beste hainbat kolektibok bat egingo dute Bilbon larunbatean. Langile klasearen pobretzearen zerbitzu publikoak murriztearen, emakumeak zaintza lan ikusezin aitortu gabekoetara kondenatzearen eta planetako ekosistemaren suntsitzearen aurka mobilizatuko dira.
Euskaraldiaren baitan, hilaren 19an (larunbata) Berbaxerka hitz-jolasaren lehiaketa egingo dute Bilbo Zaharreko plazan. 19:00etan hasiko da, eta kroketak eta kañak izango dira saria.
Azet etxebizitza sindikatuak antolatutako jaialdia 19:00etan hasiko da. Azet-ek dituen kasuen eta irakurketa politikoaren aurkezpena egingo dute bideo eta hitzaldi batekin. 20:00etan enkantea Ane Lindanek aurkeztua, 21:30ean kontzertua eta 22:30ean pintxada egongo da musikarekin jarraitzeko. Lortutako dirua sindikatuaren erresistentzia kutxara bideratuko da.
J.F. Vaquero Mataren erakusketa hartuko du azaroaren 19tik urtarrilaren 19ra arte Aire Galeriak (San Mames zumarkaleko El Zollo kalezuloan).