Astelehena, azaroak 28



19:00

Indarkeria matxistaren tratamendua Maixa Zugastiren L.A.A

Foru Liburutegia, Bilbo | Hitzaldia

Hitzaldi-zikloaren saioa. Hizlaria Itxaro González Guridi izango da eta Maixa Zugasti idazlearen liburuari buruz hitz egingo du. 16 urte gorakoentzat.

Indarkeria matxistaren tratamendua Maixa Zugastiren L.A.A Foru Liburutegia

Hitzaldi-zikloaren saioa. Hizlaria Itxaro González Guridi izango da eta Maixa Zugasti idazlearen liburuari buruz hitz egingo du. 16 urte gorakoentzat.


19:00

Indarkeria matxistaren tratamendua Maixa Zugastiren L.A.A. eleberrian

Foru Liburutegia, Bilbo | Hitzaldia

Maixa Zugastiren L.A.A. eleberria Donostian kokaturiko thriller psikologikoa da, eta egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izututa… Bada, Itxaro Gonzalez Guridik nobela horretan indarkeria matxistari zer-nolako tratamendua ematen zaion aztertu du, eta horri buruzko berbaldia eskainiko du Foru Liburutegian.

Indarkeria matxistaren tratamendua Maixa Zugastiren L.A.A. eleberrian Foru Liburutegia

Maixa Zugastiren L.A.A. eleberria Donostian kokaturiko thriller psikologikoa da, eta egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izututa…

Bada, Itxaro Gonzalez Guridik nobela horretan indarkeria matxistari zer-nolako tratamendua ematen zaion aztertu du, eta horri buruzko berbaldia eskainiko du Foru Liburutegian.


20:30

Seisiún

Bira Kultur Gunea, Alde Zaharra | Musika saioa

Folk musikako jam-saioa CEOL KolektiboarekinSarrera librea

Seisiún Bira Kultur Gunea

Folk musikako jam-saioa CEOL Kolektiboarekin
Sarrera librea



12:00
23:00

'(des)ordena berri baterako notazioak

Aire Galeria, Abando - Indautxu | Erakusketa

J.F. Vaquero Mataren erakusketa hartuko du azaroaren 19tik urtarrilaren 19ra arte Aire Galeriak (San Mames zumarkaleko El Zollo kalezuloan). 

'(des)ordena berri baterako notazioak Aire Galeria

J.F. Vaquero Mataren erakusketa hartuko du azaroaren 19tik urtarrilaren 19ra arte Aire Galeriak (San Mames zumarkaleko El Zollo kalezuloan). 



18:00
20:00

'Amour'

BBK Aretoa, Bilbo | Antzerkia

7 urteko arrakastaren ondoren, Marie de Jongh konpainiaren obrarik sarituena bueltan izango dugu BBK Aretoan. Amour 2015eko gabonetan Arriaga Antzokiarekin batera sortu zen ikuskizuna da eta Marie de Jongh konpainiaren arrakastatsuena gaur egunera arte. Estreinaldi egunetik, mundutik biraz bira ibili izan da; Frantzia, Colombia, Portugal eta beste hainbat herrialde ezagutu ditu Amourrek eta datozen beste hamaika. 2022ko abenduan, bere sorterria den Bilbora itzuliko da eta BBK aretoan izango dugu ikusgai hileko 28, 29 eta 30ean arratsaldeko 18:00tan. Sekulako plana familia osoarekin gozatzeko. AMOUR erronka handia da, balio eman nahi dio ume eta nagusiek elkarrekin gozatu ahal duten antzerkiari; emozioak, hausnarketa, zalantzak eta ziurtasunak partekatzeko lekua izan dadin. Helduen antzerkia umeentzat eta umeen antzerkia helduentzat.

'Amour' BBK Aretoa

7 urteko arrakastaren ondoren, Marie de Jongh konpainiaren obrarik sarituena bueltan izango dugu BBK Aretoan.

Amour 2015eko gabonetan Arriaga Antzokiarekin batera sortu zen ikuskizuna da eta Marie de Jongh konpainiaren arrakastatsuena gaur egunera arte. Estreinaldi egunetik, mundutik biraz bira ibili izan da; Frantzia, Colombia, Portugal eta beste hainbat herrialde ezagutu ditu Amourrek eta datozen beste hamaika.

2022ko abenduan, bere sorterria den Bilbora itzuliko da eta BBK aretoan izango dugu ikusgai hileko 28, 29 eta 30ean arratsaldeko 18:00tan. Sekulako plana familia osoarekin gozatzeko.

AMOUR erronka handia da, balio eman nahi dio ume eta nagusiek elkarrekin gozatu ahal duten antzerkiari; emozioak, hausnarketa, zalantzak eta ziurtasunak partekatzeko lekua izan dadin. Helduen antzerkia umeentzat eta umeen antzerkia helduentzat.