Aurtengo apirilaren 26an, ikusgarritasun lesbikoaren egunean, markak hautsiko ditugu eta iraultza borrokalari zein pozgarria egingo dugu! Bilboko kaleak hartzeko, kontzentrazio batera dei egingo dugu. Horrez gain, tailer bat antolatuko dugu gonbidatu berezi batekin, guztion artean pentsamendu eta memoria lesbofeminista ehuntzeko. Kalejira historiko-poetikoa, pintxo-potea, musika, mikrofono irekia eta festa ere izango dira, gozamena, kontaktua eta errebeldia bolleroa aldarrikatzeko! Zuen zain egongo gara! Lesbianismoa ekimen politikoa da! Izan ginen, gara eta izango gara.
XX. mendeko hamarkadei istorio bana sortu die autoreak. Hamar emakume Bilboko kaleetan zehar, giro sozial, politiko eta kulturalak zeharkatzen dituela, minez eta pozez.
Sei hilabetez, Foru Liburutegian bilduko da hainbat liburuz solastatzeko. Taldean, batetik, irakurritako liburuaz hausnartzeko. Analisia egingo da. Liburuko alderdi ugariri erreparatuko zaio: pertsonaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta iritziak ere agertuko dira. Izen emateak 2023ko urtarrilaren 9tik 25era. Foru Liburutegiaren webguneko formularioaren bidez soilik (www.bizkaia.eus/foruliburutegia → Kontaktatu/Tailer eta ikastaroak). Epea urtarrilaren 9ko 08:30ean irekiko da. Gehienez: 20 pertsona, izen-ematearen hurrenkeran. Informazio zehatzagoa hemen.
BLV-ARTen edizio berri bat hasiko da apirilaren 20tik 29ra. Jaialdi honen ardatza Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan sorkuntza artistikoko formatu berriak erakustea da. Auzoa, aurten ere, kulturaren epizentro eta proposamen eszeniko berritzaileenez gozatzeko prest dauden pertsona guztien topagune bihurtu da.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |