Iñigo Astizek bere liburua aurkeztuko du urriaren 23an, 18:30ean, Zirika! Herri Gunean.
Deustuko anexioaren historiari buruzko mahaingurua Bidarte Udaltegian arratsaldeko 18:30ean. Aritz Ipiña, Hektor Ortega eta Pedro Zuberogoitiaren eskutik. Antolatzailea: Gora Deustu!
Agora Filosofia elkartearen eskutik, Alazne Bañuelosek gidatuko du gaia: "Zein da gure egungo bizimoduaren abiadura?"
Zinemakumeak gara!ren 29. edizioa ospatuko dute urriaren 21etik 26ra, Bilboko hainbat gunetan. Talentu berria ikusarazi eta emakumeek euskal ikus-entzunezkoak garatzeko egiten duten lana nabarmentzen da zinema erakusketa honetan.
Bizkaiko Foru Aldundiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa antolatu du urriaren 7tik 31ra bitartean. Bisitak goizez zein arratsaldez egin ahal izango dira.
Deustuko eta Begoñako errepublikak Bilbora anexionatu zirenetik 100 urte pastau diren honetan, zenbait ekitaldi antolatuko dira urrian zehar. Ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, eta horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana, eta zientzia berbalagunak egongo dira.
Bilboko hainbat espazio dantza/performance, dramaturgia berriak edo antzerkia bezalako diziplinekin beteko dira urriaren 17tik 27ra. Jaialdiak hainbat estreinaldi eskainiko ditu.
Urbanbatek antolatu du jaialdia, hirigintzan, arkitekturan, parte-hartzean eta hiri-eraldaketen ikerketan diharduen gizarte-ekimeneko kooperatibak.