Urriaren 28ean Bizkiako Foru Liburutegian Santu kulturalak Euskal Herrian hitzaldi-zikloaren bigarren hitzaldia egongo da 18:30ean. Karlos del Olmo izango izango da hizlaria
Urriaren 28an Roberto Moso kazetariak eta Susana Serrano historialariak solasaldi bat izango dute desindustralizazioari buruz eta garaiko musika eszenan izandako eraginari buruz. "Ez itxi. Ez itxieran" lelopean, topaketa 19:00etan izango da Bidebarrieta Kulturgunean.
Zinemakumeak gara!ren 29. edizioa ospatuko dute urriaren 21etik 26ra, Bilboko hainbat gunetan. Talentu berria ikusarazi eta emakumeek euskal ikus-entzunezkoak garatzeko egiten duten lana nabarmentzen da zinema erakusketa honetan.
Basque Dok Festivalek (BDF), Europa hegoaldeko irudi garaikidearen esparruan erreferentzia den ekitaldiak, bosgarren edizioa ospatuko du Azkuna Zentroan eta beste gune enblematiko batzuetan, hala nola San Telmo Museoan eta Blackkamera Eskolan. "Lurraldeak eta Identitateak" ardatz dituen programazioarekin, jaialdiak ikusizko narratiba berriak aztertuko ditu, tokiaren eta nortasunaren kontzeptuei buruz hausnartzeko, etengabe aldatzen ari den testuinguru globalizatu batean.
Bizkaiko Foru Aldundiak Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa antolatu du urriaren 7tik 31ra bitartean. Bisitak goizez zein arratsaldez egin ahal izango dira.
Deustuko eta Begoñako errepublikak Bilbora anexionatu zirenetik 100 urte pastau diren honetan, zenbait ekitaldi antolatuko dira urrian zehar. Ospakizun nagusia urriaren 20an izango da, eta horrez gain, museo bisita gidatuak, kakorratz-lana, eta zientzia berbalagunak egongo dira.