Azaroaren 17an Bilboko Herri Krosaren 35. edizioa ospatuko da BIlboko kaleetan zehar. 10 km-ko lasterketa izango da eta proba amaitzean guztiak izango dira irabazle, garaikur bera jasoz.
Azaroaren 17an, Beti Jai Alai Dantzari Taldeak umeen dantza ikuskizun ibiltaria eskainiko du Basurtun eguerdiko 13:00etan.
Azaroaren 17an arratsaldeko 17:00etan Surne Bilbao Basketek Joventut Badalonaren aurka jokatuko du.
Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak I Bizkaia Bike ekimena prestatu du, minbiziaren aurkako kontzientziazioa eta elkartasuna sustatzeko asmoz. Azaroaren 15etik 17ra egingo den lehiarik gabeko lasterketa birtual honetan, parte-hartzaileek nahi adina kilometro egin ahalko dituzte, pedalei emanez prostata minbiziaren aurkako borrokan laguntzeko.
Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia bueltan da, itsasoaren memoriak eta askatasunaren sinboloekin. Arte eszeniko honen milaka urteko tradizioari eutsiko dio eta 43 urteko historiari jarraipena eman.
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diseinuaren astearen hamargarren edizioa antolatu dute. Jarduera hau erreferentziazko ekitaldia da diseinuaren munduan eta aurten hamar urteko ibilbidea ospatzen du, Bilbo UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarean Diseinuaren kategorian sartu zeneko hamargarren urteurrenarekin bat eginez.
“Esta tarde en Mentxaka” istorioei buruzko istorio bat da: kontatzen ditugunak, besteek guri buruz sortzen dituztenak eta, batez ere, geure buruari kontatzen dizkiogunak. Baina, batez ere, berriz elkartzeko bidaiaren historia da: besteekin eta norberarekin, etxera betiko itzultzean. Ostiral eta larunbateko ekitaldiak 19:30ean izango dira eta eta igandekoa 19:00etan. Itxaso Quintana, Diego Pérez, Unai Izquierdo, Itxaso Gil, Markel Vázquez eta Josu Iriarte dira lan honetako protagonistak. Iñigo Cobo da dramaturgiaren arduraduna eta antzezlanaren zuzendaria.