Santa Zezilia dela eta (azaroaren 22an), Bilbao Musika eskolak hainbat ekintza prestatu ditu Jarduera guztiak libreak izango dira lekua bete arte, dantza tradizionaleko "Jota eta Porrua" tailerra eta umeentzako urban dantza tailerra izan ezik. Horiek ere doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar dute. Esteka hauetan eman dezakezu izena: UMEENTZAKO URBAN DANTZA - https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScFx4EyeHegfhfzJCme4IZIEs36VXlXs3006TvkmWKlt3FlNw/viewform JOTA ETA PORRUA - https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdWIx2JlLpMmFid2DLj_14zhU54oGL5NccscV0GyO_hx6crRw/viewform
Azaroaren 19an, 19:00etan, Zuriñe Zulaika (fisikaria eta meteorologoa. Eguraldiko zuzendaria EITBn), José Antonio Aranda (EUSKALMETeko zuzendaria) eta Mikel Reparaz (moderatzailea) solasalean arituko dira DANA eta aldkaeta klimatikoaren inguruan.
Azaroaren 19, 19:00etan, Guggenheim Urdaibai Stop hitzaldia egongo da 7Katun
BIRAko irakurle taldeak Uxue Alberdiren “Hetero” liburua aztergai izango du Mikel Antzak gidaturik. Saio irekia da, azaroaren 19an, 19:00etan
Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia bueltan da, itsasoaren memoriak eta askatasunaren sinboloekin. Arte eszeniko honen milaka urteko tradizioari eutsiko dio eta 43 urteko historiari jarraipena eman.
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diseinuaren astearen hamargarren edizioa antolatu dute. Jarduera hau erreferentziazko ekitaldia da diseinuaren munduan eta aurten hamar urteko ibilbidea ospatzen du, Bilbo UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarean Diseinuaren kategorian sartu zeneko hamargarren urteurrenarekin bat eginez.