Urtarrilaren 23an gerraren gaiari buruzko hausnarketa-jardunaldia antolatu du Mundo Cero ikus-entzunezko ekoiztetxeak, BBK Fundazioaren laguntzarekin. Mundo Cero Talks BBK izeneko jardunaldia da eta arratsaldeko 16:00retatik 20:30era izango da. Jardunaldi honen lehenengo edizioa izango da eta bi urtez behin egingo da.
Lisístrata antzezlana egonog da urtarrilaren 23an 19:00etan Otxarkoaga Udaltegian. COMPANYIA DEL BAC Aristofanesen komedia hau antzinako literaturaren altxorretako bat da. Atenasen, K.a. 2500. urtean. Emakumeak etxeetan daude, bakar-bakarrik. Horrela joaten dira hilabeteak eta urteak, eta gizonek, bien bitartean, diru publikoa eta adorea xahutzen dituzte gerra antzuetan. Horrela bizitzeaz nazkatuta, emakumeek, Lisistrata buru dutela, presio-neurri gogorrak erabiltzea erabakitzen dute egoera horri amaiera emateko: zango gurutzatuko greba egin eta gizonei sexu-harremanak ukatzea Grezia osoan bakea izateko ados jartzen ez diren arte.
CORREA & RISCO laukoetak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 23an 20:00etan Jazzon Aretoan. Ton Risco: bibrafonoan Víctor Correa: tronboian, ahotsan eta panderoan Daniel Garcia: baterian Francisco "Loque": kontrabaxuan
AURTEN ADIN NAGUSIKOAK! 7Katu Gaztetxearen 18. urteurrena ospatuko dute urtarrilaren 20tik 26ra.