FAROLIN ETA ZARANBOLAS. TXIRENADAK antolatu du Orden Bocherak otsailaren 27an 12:00etan Bira Kulturgunean.
BILBOKO ARATUSTEAK 2025 🎠Farolin eta Zaranbolasen aurkezpen antzerkia egongo da otsailaren 27an.
Altxa Burua hitzaldiak Kirikiño Ikastolan. Azkena otsailaren 27an izango da 17:00etan Kirikiño Ikastolako Areto Nagusian. Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikieraren garrantzia. Hizlariak: Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal ZEOS programa, zentzuzko erabilera eta osasuna saretzen
Lear: entre la vida y la muerte antzezlana egongo da otsailaren 27an 19:00etan Basurtu Udaltegian. COMPANYIA DEL BAC Zer gertatuko litzateke Lear erregearen emanaldi batean, aktore protagonistak dei bat jasoko balu ospitaletik eta bizitzeko ordubete geratzen zaiola esango baliote? Horixe gertatuko zaio aktore honi. Zer egingo du azken ordu horretan ikus-antzezleen aurrean? Hilko da ala biziko da? Heriotzaren zain dagoen gizaki baten goitik beherako aldaketa izango du zuzenean.
19:00 - KalderapekoARIMA ETA BIHOTZA / Mikel Losada – Anje Oregi / 15’Sinopsia: 2060. urtean gaude. A eta B elkarrekin bizi dira Lezoko etxe batean. B azken boladanaztoratuta dabil A erabat alfertuta dabilelako; gero eta narrasago, dezente (edo indezente)alprojatuta. B sumintzeraino nazkatu da bestearen jokaerarekin. Izan ere, B sinistuta dago A robota dela, berak bere poltsikotik erositako robota, etxeko zereginak egiteko eta beste hainbat kontutan lagungarri izan zedin. A, berriz, pazientzia galduta dabil azken aldian, B robota erosi zuen orain urte erdi etxeko zereginetan lagundu ziezaion, baina egunak dira, akatsen bategatik edo, B sinistuta dagoela pertsona normala dela.20:00 – 7Katu gaztetxeaHEROIAREN MINA / Gaizka Chamizo / 15’Sinopsia: Publikoarekin hartu emanean, bakarrizketa bat. Burdinezko barra hotz batekin dantza bat. Maitasun erromantikoari jake mate egiten dion eszenaratze gordina. Zuzen-zuzenekoa, gezurrik edo erdibideko egiarik gabekoa.
Jaialdiak hitzaren inguruko topagunea eratzen du urtero, fikzioaren, poesiaren, saiakeraren eta nobelaren bidez, eta literatura garaikideko erreferenteek eta egungo narratibako ahots berriek parte hartzen dute.
Farolin eta Zaranbolasek Bilbo koloretsu eta alaia bihurtuko dute Bilboko Aratusteetan. Otsailaren 27an hasi, eta sardinarnen hiletarekin bukatuko dira martxoaren 4an. Aurtengo Farolin eta Zaranbolas Josu Camara eta Oihana Bartra izango dira.