Bilbon eta Iruñean kaleak beteko dituzte martxoaren 6an zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldeko borrokari indarra emateko. Bilbon 11:00etan hasiko da Eusko Jaurlaritzatik.
Solasaldia otsailaren 6an izango da, 17:30ean, 11sun egoitzan, eta hainbat kolektibo batuko dira solasaldian haien esperientziaz hitz egiteko eta hausnarketa kolektiboa egiteko.
Lehenengo tailerra martxoaren 6an izango da 18:00etan Ekoetxean. Gurpilak: Zulaketa bat konpondu, Kubiertak, balbulak, hagunak, erradioak. Pedalak, aulki-tija. Parte-hartzaileek bizikleta ekar dezakete sakonago ezagutzeko (horietako bat erabiliko dugu tailerrak emateko), baina ez da ziurtatzen arazorik izanez gero ikusiko edo konponduko denik. Prezioa: Egun bat 10€/ 2 egun 15€/ 3 egun 20€Biziz Biziko kideentzat doakoa izango da. Biziz Biziko bazkideen lehentasuna Plazak: gutxienez 7 pertsona, gehienez 12. Izena emateko: meapunto@bizizbizi.org
El monólogo sin nombre bakarrizketa egongo da martxoaren 6an 19:00etan Errekalde Udaltegian. SHOWCIETY Ohiko bakarrizketa da hau? Ez. Hau bat-bateko bakarrizketa da. Aktorearen asmamenari esker ikusleen proposamenak agertokian gorpuztuko dira. Gainera, bat-bateko solasaldiak egingo dira ikusle guztiekin, eta ikuskizuna bizi-bizia eta hur-hurrekoa izango da. Inork ez daki zer gerta daitekeen... harrigarria bada ere, edozer gauza gerta daitekeelako. Bizitzan gertatzen denaren antzera, dena ustekabekoa eta bat-batekoa da.
Hasta que empieza a brillar liburuaren aurkezpena egongo da martxoaren 6an 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean. Andrés Neuman (autorea) hizketan arituko da Elena Sierra kazetariarekin.
Bilboko SANTUTXUKO auzoak inauteriak ospatuko ditu martxoaren 6tik 9ra. Asteburuan zehar, hainbat jarduera egongo dira publiko guztientzat.