FANFARRE GAZTELEKU maiatzaren 11n, Otxarkoaga auzoan izango da 10:45etatik 13:45etara. Metalezko haize instrumentuak (tuba, bonbardinoa, tronboiak, tronpetak), zurezko haize instrumentuak (saxofoi altuak eta saxo tenoreak) eta perkusioa (bonboa, kaxa eta platerak) dauzkan fanfarrea.
Artisau A(u)zoka egingo dute maiatzaren 11n 11:00etatik 15:00etara Indautxu Plazan.
Parte-hartzaileek Bizkaiko udalei helarazi nahi diete pertsona guztiak erroldatzea ezinbestekoa dela gizarte berdintsua lortzeko. Korrikak herriaren ahotsa bildu nahi du, inor baztertu gabe gizarteratzeko bidea errazteko.
Liga F-ko 29. jardunaldia: Athleticek RCD Espanyol-en aurka jokatuko du maiatzaren 11n, 12:00etan Lezaman.
Clown Zorrotza 2025: Dive / Journey - TO R MANSION MAIATZAK 11 DOMEKA - 12:00AZOKA PARKEA, ZORROTZA Iraupena: 30' Japoniako talderik berritzaileenetako baten beste komedia bat. Marx anaien estiloko eta Manga erritmoko komedia honen nabarmenkeria entretenigarria izango dugu. Ikuskizunak pantomima, akrobaziak, antzerkia, dantza, magia eta manipulazioa nahasten ditu, eta adierazpen bisual eta fisikoetan aberatsak diren istorioak marraztuko ditu.
BERTSO SAIOA egingo dute maiatzaren 11n, 13:00etan Indautxu Plazan. Alaia Martin, Onintza Enbeita eta Oihana Bartra egongo dira bertan.
KCHIPORROS taldeak kontzertua eskainiko dute maiatzaren 11n 17:00etan Santana27 Aretoan (Gold Sala).
Ligako 35. jardunaldia: Athleticek Deportivo Alaves taldearen aurka jokatuko du apirilaren 23an, 18:30ean San Mamesen.
Liburu Anarkistaren XIX. Azoka egingo da maiatzaren 10ean eta 11n Bilboko Areatzan
🔥ZURBARANBARRIKO JAIAK 2025!🔥 Prest asteburu borobiletarako? Musika, dantza, jana, edana eta giro mundiala izango dute! Ez galdu urteko momenturik basatiena!!
Maiatzaren 8tik 11ra Indautxuko Jaiak izango dira! ❤️💚💛💜💙🖤 2016tik auzoari koloreztatzen…🥳🥳🥳
🗓️ Maiatzak 10 eta 11 (19:00), "Whenever You Want"-en emanaldiak, @provisional.danza-ren azken ikuskizuna. Dantza kondaira batek zuzendu, koreografiatu eta kolaboratu duen boskotea da hau: Carmen Werner, 72 urterekin dantzan jarraitzen duena. @ciadanielabreu protagonista duen pieza honetan, #Werner-ek #zentzutasunaren eta #eromenaren arteko mugen inguruan hausnartzen du. 🎟️ Sarrerak salgai Kutxabanken eta, emanaldia baino ordu eta erdi lehenago hasita, La Fundición leihatilan!
Apirilaren 11tik maiatzaren 11ra arte izango da eta asteburu bakoitzean lau pieza ikusgai egongo dira. Antzezlanek umorea, drama, musika zuzena eta gai absurdoak uztartuko dituzte, baina betiere antzerkiaren mugen barruan.
Hamar egunez, pantailetan ere, euskaraz bizitzeko erronka da Pantaialdia. Maiatzaren 6tik 15era ospatuko dute bigarren edizioa eta izena emateko epea jada zabalik dago.