🔥ZURBARANBARRIKO JAIAK 2025!🔥 BOXEO TAILERRA egongo da maiatzaren 12an 18:00etan Iturriondo Plazan.
Entre fronteras y ausencias: la soledad del refugiado Kultura eta pentsamendua: BAKARDADEA(K) zikloaren bigarren saioa eskainiko du Laila Yousef Sandovalek (UCMko filosofia fakultateko irakaslea) maiatzaren 12an 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean.
Doc-KUBA da Kubako Dokumentalen Euskal Herriko zikloaren izena. Ziklo horren 1. edizioa Alde Zaharreko Zirika! Herri Gunean egingo da, maiatzaren 12, 13 eta 14an, 18:30ean. Zikloa Euskadi-Cuba adiskidetasun elkarteak, Sierra Maestra eta Desembarco del Granma Kubako emigrazio elkarteek, Resumen Latinoamericano eta Cubainformación TV hedabideek, eta MESCek (Kubarekiko Elkartasun Mugimendu Estatala) antolatu dute, Zirikaren laguntzarekin. Hiru egunek formatu bera izango dute: ordubeteko dokumental baten proiekzioa eta, ondoren, gonbidatutako espezialista batekin elkarrizketa. Dokumentalak eta hitzaldiak gaztelaniaz izango dira.
🔥ZURBARANBARRIKO JAIAK 2025!🔥 Prest asteburu borobiletarako? Musika, dantza, jana, edana eta giro mundiala izango dute! Ez galdu urteko momenturik basatiena!!
Hamar egunez, pantailetan ere, euskaraz bizitzeko erronka da Pantaialdia. Maiatzaren 6tik 15era ospatuko dute bigarren edizioa eta izena emateko epea jada zabalik dago.