Burmuin sortzaileen topaketa egongo da maiatzaren 13an 18:00etan Bilborocken: IMAGINAUTAK.
BILBAO NOS MATA Udaberri beltza hitzaldi zikloaren bigarren saioa eskainiko du Unai Goikoetxeak maiatzaren 13an 18:30ean Foru Liburutegian.
"Argiak, kamera, ekin!" zinemaren inguruzko elkarrizketak. Atal honetan, Luis García Berlanga da protagonista, "La escopeta nacional" lanaren bidez maiatzaren 13an 18:30ean Alondigako Mediatekan. Berlangak Frankismo berantiarreko enpresa- eta politika-klasearen erretratu garratza eta ahaztezina egin zuen, Kataluniako industrialari baten zoritxarren bidez. Industrialaria berak ordaindutako ehizaldi batera joango da, goi-mailako klasearekin tratua izan eta negozioa handitzeko.
Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean: El viaje emocional de los personajes literarios Bidebarrieta Kulturgunean. Maiatzaren 13an 19:00etan. Valeria Correa Fiz (idazlea)Elena Moreno Scheredre (idazlea)Pedro Ugarte (moderatzailea)
DE LA PIQUER A LA NAVARRO kontzertua egongo da maiatzaren 13an 19:30ean Arriaga Antzokian. Omenaldia artista handi bati, Broadwayn jardun zuen lehen espainiarrari, eta kopla-generoari. Mende bat geroago, koplak indarrean jarraitzen du hura gogoratzen duten artista eta poeta askoren ahoetan, gure adinekoen oroimenean eta, haiei esker, baita gazteen artean ere. Tradizio musikalen defendatzaile leiala da Diana Navarro, eta, kontzertu honetan, soinu-bidaia bat egitera gonbidatzen gaitu, zuzeneko pianoaren xalotasunetik abiatuta fusiorik harrigarrienera iristeko, kopla denboragabea dela berriro ere agerian jarriz.
Doc-KUBA da Kubako Dokumentalen Euskal Herriko zikloaren izena. Ziklo horren 1. edizioa Alde Zaharreko Zirika! Herri Gunean egingo da, maiatzaren 12, 13 eta 14an, 18:30ean. Zikloa Euskadi-Cuba adiskidetasun elkarteak, Sierra Maestra eta Desembarco del Granma Kubako emigrazio elkarteek, Resumen Latinoamericano eta Cubainformación TV hedabideek, eta MESCek (Kubarekiko Elkartasun Mugimendu Estatala) antolatu dute, Zirikaren laguntzarekin. Hiru egunek formatu bera izango dute: ordubeteko dokumental baten proiekzioa eta, ondoren, gonbidatutako espezialista batekin elkarrizketa. Dokumentalak eta hitzaldiak gaztelaniaz izango dira.
🔥ZURBARANBARRIKO JAIAK 2025!🔥 Prest asteburu borobiletarako? Musika, dantza, jana, edana eta giro mundiala izango dute! Ez galdu urteko momenturik basatiena!!
Hamar egunez, pantailetan ere, euskaraz bizitzeko erronka da Pantaialdia. Maiatzaren 6tik 15era ospatuko dute bigarren edizioa eta izena emateko epea jada zabalik dago.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |