Ekainaren 19an, 19:00etan,Bilboko auzoetako osasun-zentroen aurrean (Deustu, Zorrotza, Abusu, Abusu, Santutxu, Otxarkoaga, Solokoetxe eta Bilbo Zaharra) kontzentratuko dira berriro, osasunpublikoa, hurbila eta duina defendatzeko.
BILBAOESZENA Proiekzioa eta solasaldia errealizadoreekin egongo da ekainaren 19an 19:00etan Bilborocken.
ENERITZ FURYAK EKAINAK 19 - 19:00 Levante plaza, SAN INAZIO Euskaraz egindako musikaren ahots berrietako bat da. "HHH" bere hirugarren diskoak poparen eta elektronikaren eraginak ditu, post-folkaren herentzia atzean utzi gabe. Pop elektronikako zuzenekoa, intentsitate handiko uneak dakartzaten dinamika eta sonoritatearekin. Eneritz Furyak - Ahotsa, teklatua
Tximeletek bioadierazle gisa jardun dezakete, haien presentziak, aniztasunak eta ugaritasunak ingurune baten ingurumen-osasuna islatzen baitute; haien garrantzi ekologikoa eztabaidaezina da: izan ere, oso elementu garrantzitsua dira kate trofikoetan, eta funtsezkoak dira hegazti, saguzar eta ugaztun intsektujale espezie askorentzat; gainera, kolektiboki ingurumen-onura asko ematen dituzte, polinizazioa eta izurriteen kontrol naturala barne. Landare, harrapari eta parasito asko tximeleta espezie edo talde zehatzen mende daude hertsiki. Horregatik guztiagatik, intsektu horien etengabeko jarraipenak naturaren egoerari buruzko informazio garrantzitsua ematen digu. Txostengileak, Miguel de las Herasek, 14 urte daramatza tximeleten populazioak aztertzen hainbat kokagunetan, eta Estatuko beste naturalista batzuekin sarean lan egiten du, lortutako informazioa habitataren galeraren edo zatiketaren inpaktua eta egungo klima-aldaketa aztertzeko baliatu ahal izateko. Hizlaria: Miguel de las Heras, naturalista eta Lurgaia Fundazioko, Zerynthia Elkarteko eta Lanius Ornitologia Elkarteko kidea Eguna: Ekainak 19, osteguna Ordua: 19:00etan. Tokia: Ekoetxea (Pilota 5, behea), Bilbo Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia
New Worlds emanaldia eskainiko du datorren ekainaren 19an. Besteak beste, Ghostbusters eta Lost in translation filmen protagonista izandakoa da. Murray Jon Vogler biolontxelo-jotzailearekin, Mira Wang biolinistarekin eta Vanessa Pérez pianojolearekin batera dator.
⛱️ EKAINAK 19: FREE TOUR!🥽🧳Uribarri D'or-eko izkin guztiak ezagutu nahi? Ez galdu aukera eta etorri FreeTour-era! Full experience.🗓️ Ekainak 19⏰ 19:30📍Paneratik-Funikularrera🩴 Turistaz jantzita etorri, kaleak okupatuko ditugu!
Rrucculla + Zabala + Ke-Lepo eta Felix Buff artistek kontzertuak eskainiko dituzte ekainaren 19an 21:30ean Kafe Antzokian.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |