Elkartasun Egun jendetsua iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden bilbotarrei babesa agertzeko

uriola.eus 2014ko ira. 30a, 15:52

Eguerdiko 13:00etan, jemdetza bildu zen Etxebarrieta anaien plazan elkartasun argazkia egiteko eta ondoren, kalejira musikatua eta propaganda banaketa egin zuten auzoan barrena. Bazkaria 7 Katun izan zen eta 17:00etan, Fermin Balentziak kontzertua eskaini zuen gaztetxean.

Alde Zaharreko Maite Perez auzokidearen heriotzaren 25.urteurrenean iritzi artikulua argitaratu zuten sei herritarrek komunikabideetan. Testu horretan islatu zituzten ideiengatik Audientzia Nazionalean epaituak izan ziren "terrorismoa goratzea" egotzita, 2014ko otsailean. Urtebeteko espetxe zigorra ezarri zieten orduan. Auzitegi Gorenean aurkeztu zuten errekurtsoa ez dute tramitera onartu orain eta, hori dela eta, lau pertsona espetxe zigorra betetzeko arriskuan daude.

Atxikimenduak

Oroimena delitua denean plataformaren web gunean kaleratu berri duten bideo batean, kultura, sindikalgintza eta politikako hainbat herritar ikus daitezke Alde Zaharreko lagu gazteei babesa agertzen eta adierazpen askatasuna exijitzen.

[2014/09/16] Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"

[2014/09/16] Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"

[2014/09/19] Burrunbada, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko

[2014/09/25] Iritzi artikulu batengatik espetxeratze arriskuan dauden gazteei elkartasuna adierazteko eguna igandean