20:00etan abiatu zen manifestazioa Unamuno plazatik. Alde Zaharreko kaleak gurutzatu eta gero Erribera kalean trafikoa moztu zuten zenbait lagunek une batez, manifestazioak aurrera jarraitzen zuen bitartean. Trafikoa etenda geratu zen adierazpen askatasuna eskatzen zuen pankarta errepide erdian paratzean.
2012ko abuztuan hainbat komunikabideetan argitaratu zuten gutuna. Alde Zaharreko Maite Perez ETAkidea gogoan zuen artikulua zen bere heriotzaren 25. urteurrenean. Auzitegi Gorenak ez du tramitera onartu Alde Zaharreko Aitor, Maku, Julen eta Ziortzaren helegitea eta, hortaz, artikulua sinatu zuten seitik lau lagun espetxeratuak izan daitezke. Auzitegi Nazionalak ezarritako urtebeteko kartzela zigorra bete beharko dute.
Joan den irailaren 18an ere burrunbada burutu zuten Alde Zaharreko bizilagunek. Orduan ez zen bide mozketarik gauzatu. Izan ere, denborak aurerra egin ahala geroz eta gertuago izango dute Julen Orbea eta Maku Basabek kartzelan sartzeko epemuga, eta geroz eta protesta gehiago eta ikusgarriagoak egingo ditu Oroimena delitu denean elkartasuna plataformak.
[2014/10/16] Herritarrak kalera aterako dira beste behin, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko
[2014/09/16] Julen Orbea: "Hitzek kartzelara garamatzate"
[2014/09/16] Iritzi artikulu bategatik espetxe arriskuan dauden lau bilbotarrengatik "alarma gorria"
[2014/09/19] Burrunbada, iritzia delitua ez dela aldarrikatzeko