Begoñako igogailuak zerbitzua ematen jarraituko duela azaldu du Gure Etxea auto elkarteak

uriola.eus 2014ko abu. 28a, 16:31

Gure Etxea auzo elkarteak eta Begoñako igogailuaren zerbitzua mantentzeko auzo plataformak Bilboko Udaletxeko zinegotzia den Asier Abaunzarekin bilera izan dute igogailuaren zerbitzua eta honen doakotasunaren inguruan aritzeko.

Azaldu dutenez, igogailuaren zerbitzua era publikoan eta dohan mantentzeko borondate "argia" dago eta prozesua hiru urratsetan egingo da.

Lehenik eta behin, igogailuaren jabea den Eusko Jaurlaritzak, zerbitzuaren jabearekin prozesu juridikoa abiarazi du, zerbitzuaren bertan bera uztea eta kontzesioaren deuseztapenari konponbidea emateko. Prozedura hau dirauen bitartean Metro Bilborekin adostu bezala, Begoñako igogailuaren bezeroek Metroko igogailua Begoñakoaren salneurri berean erabili ahal izateko txartel berezia martxan jarriko dute.

Ondoren, behin auzia bukatuta, instalazioen egoera aztertuko da eta zerbitzu publiko eta doakoa ezarriko da.

Bukatzeko, Eusko jaurlaritzak diru sail bat zuzenduko du igogailuaren berriztapen lanetarako. Hau Bilboko Udaletxearen eskuetan utziko da. Udal jabetza izanik, Bilboko beste igogailuak bezala doako zerbitzuak eskainiko ditu.

Plataformetatik gehitu dute, gaur egun ezin dela prozedura honen gauzapenerako datarik eman epaitegiaren menpe dagoen auzi legala delako.

Igogailuaren itxieraren momentuan agertu ziren izengabeko kartelek esaten zutenaren aurka, non igogailuaren itxiera onartzen zuten, bi plataformek argi utzi dute, hasieratik zerbitzuaren jarraipenaren alde agertu zirela. Beraz, zerbitzu honen alde egiteko ardura zuten instituzioek hartutako konpromisoa "txalotzen" dute eta urratsez-urrats prozeduraren jarraipena egingo dutela azaldu dute.

Honez gain, Santa Marinako autobus zerbitzuaren berri ere eman diete, zein "Udalaren eta Aldundiaren akordioei esker, martxan mantenduko den orain arte bezala. Artxandako autobus zerbitzuan ordea, ez da adostasunik egon eta desagertu egingo da".


[2014/07/23] Begoñako igogailuaren berriak biltzen dituen bloga abian da

[2014/07/14] Garraio Sailak Begoñako igogailuaren auziari behin behineko irtenbidea emango diola iragarri du

[2014/07/09] Begoñako igogailuko ateak itxita

[2014/07/08] Begoñako igogailuaren itxiera

[2014/07/04] Herritarren babesa jaso du Begoñako igogailua ez ixteko eskaerak

[2014/07/03] Elkarretaratzea Begoñako igogailuaren itxieraren aurka

[2014/06/16] Bidaiarien sinadurak Begoñako igogailuaren itxiera galerazteko

[2014/05/20] Ekainaren erdialdean Begoñako igogailua ixtea erabaki du jabeak

[2014/02/27] Begoñako igogailuaren etorkizunarekiko konpromiso eza EAJren aldetik

[2014/02/20] Akordiorik ezean, Begoñako igogailuak gaur etengo du zerbitzua

[2014/01/31] Begoñako Igogailuaren jabegoa Bilboko Udalari lagatzeko eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari

[2013/11/08] Inkesta: Zer deritzozu Begoñako igogailuaren balizko itxierari?