Gurutze Beitiak aurkeztu zituen bart, Plaza Barrian, aurtengo Farolin, Jon Uriarte kazetaria, eta Zaranbolas, Karmele Larrinaga aktorea. Giro polita sortu zen eta hainbat izan ziren aurkezpenera gerturatu ziren lagunak. Umorea eta musika nagusitu ziren une oro eta horretan lagundu zuten Bedelfatoen dantzek eta antzezpenek.
Ekitaldia 20:30ak aldera amaitu bazen ere, jaia hasi besterik ez zen egin; ordu horretan Trapu Zaharrak prest baitzeuden Alde Zaharrean barrena inauterien hasiera iragartzeko.
Fanfarria eta guzti abesten eta dantzatzen ibili ziren ordu txikietara arte. Hori gutxi balitz, inauterietako sardinaren konpainia izan zuten.