Auzoetako inauterien txanda

uriola.eus 2014ko mar. 7a, 12:12
Santutxu, Atxuri, Bilbo Zaharra, Abusu, Deustuko Erribera, Mallona, Ibarrekolanda eta Zorrotzaren txanda heldu da. Gaurtik hasita igandera bitartean auzokideek mozorroak jantzi eta kaleak kolorez beteko dituzte.

 

Txoro eta Mokoko palizoek hasiera emango diote Santutxuko inauteriei gaur bertan. Karmelo plazan egongo dira umeen zain arratsaldeko 13:30ean. Pailazoek amaitzen dutenean, 19:30 inguruan, Albokarien kalejiraren ordua izango da. Auzoan zehar ibiliko dira alboka jotzen eta giroa alaitzen. Bukatzeko bertso trama, mozorro gaua!!!

Larunbatean, martxoak 8, Gaztedi Dantzari Taldeak Maskarada txiki bat egingo du goizean auzoan zehar. Basarrateko plazatik hasiko dira 12:00etan eta barrikadak egingo dituzte auzoko hainbat kaletan.

Eta igandean, egun handia, santutxutarrak desfilean irtengo dira Karmelo kaletik 12:00etan euren mozorroak auzo osoan erakutsi asmoz. Ondo bazkaldu eta gero, erromeria antolatu dute 18:00etan Karmelo plazan dantza giroan egunari amaiera emateko.

Abusu (M8)

Goizetik arratsaldera ekintza ugari izango da Abusuko inauterietan larunbatean.

12:00 Umeentzako jarduerak eta jolasak
12:00 kasting Txapelketa Santa Isabeleko plaza barrian
14:00 Inauterietako bazkaria
15:30 Inauterietako tostada banaketa
16.00 Magia saioa Kidam magoarekin
18:00 Inauterietako desfilea
19:00 Txokolatada
19:00 Disko festa Urtzaren eskutik

Bilbo Zaharra (M8)

Itsasoa, hori da, Bilbo Zaharreko auzotarrek aukeratu duten gaia aurtengo inauterietarako.

12:00 Aurpegi margoketa eta globoflexia hastapen ikastaroa
14:00 Bazkaria kultur etxean. Bazkaldu ondoren bertso-saioa
18:45 Danok manifara auzo moduan Bilbo Zaharreko plazatik
20:30 Kalejira ttek! elektrotxarangak lagunduta
22:00 Tabernek antolatutako ekimenak

Erribera (M8)

Deustuibarran, ohi bezala, inauteri egitarau oparoa prestatu dute larunbaterako.

11:00: Puzgarriak eta tailerrak
14:00: Bazkari herrikoaia
17:30: Inauteri martxa
19:00: Aldats taldearen erromeria
21:30: Luntxa
22:00: Gau-Jaia

Ibarrekolanda (M8)

Hippy mozorroa jantziko dute Ibarrekolandan larunbatean.

11:00-18:00 Gaztelu puzgarriak
12:30 Kokotean Kolpe fanfarrearekin kalejira
14:30 Bazkari herrikoia
18:00 Txokolatada
18:30 Diskofesta Dj Xaiborgekin
20:30 Kokotean Kolpe fanfarrearekin kalejira

Zorrotza (M8)

Larunbatean, martxoak 8, Zorrotzak bere inauteria ospatuko du.

17:30 Inauteri jaitsiera animazio taldeekin: Kaixukada eta Zanpantzarrak
18:45 Taberna eta denden IX. Mozorro lehiaketaren sari banaketa
19:00 Sari banaketa eta animazioa
19:30 Txokolatada
21:00 Elektrotxaranga Dantzari tabernatik

Irala (M8)

Larunbatean Iralan ere egun osoko egitaraua egongo da auzoko aratusteak ospatzeko.

Atxuri (M9)

Ez inauteri, ez aratuste. Atxurin, Atxuritusteak antolatu dituzte igandean. Aurtengo aukeratu duten gaia, Las Vegas Chapel.

Mallona (M9)

Piraten bataila antolatu du Mallonako Jai Batzordeak martxoaren 9an, igandea. Auzoko umeek ‘altxorraren bila’ jolasteko aukera edukiko dute goiz osoan. Partehartzaileek pirata mozorroa jantzi beharko dute!