Milaka lagunek parte hartu zuten atzo 2014ko inauterietako desfilean eta Kale Nagusian karrozak eta mozorroak nagusitu ziren. 10 urte eta gero konpartsek antolatutako jaitsiera herrikoia eta parte hartzailea ere Kale Nagusitik abiatu zen 18:00etan, eguraldi txarrari aurre eginez.
Honako hauek izan dira saridunak Bilboko inauterien desfilean:
Banakako sariak
1.- Iñaki Arce
2.- birziklatu eta kitto
3.- pinpilinpauxa konpartsako Freddy Mercury
Konpartsa sariak
1.- Altxaporrue
2.- Tintigorri
3.- Pinpilinpauxa
Koadrila sariak
1.- Bolivianos
2.- Madres y mujeres Bolivianas
3.- Caporal boliviana
Karroza sariak
1.- Txinbotarrak
2.- Altxaporrue
3.- Mamiki
Inauteriei agur esateko, asteartean sardinaren erreketa ekitaldia ospatuko dute 19:30ean Plaza Barrian. Lehenengo, Zazpi Kaleetan sardinaren beila eta ehorzketa prozesioa egingo dira eta bukatzeko, Arriagan sardinaren erreketa.