31.747 langabe egon dira abuztuan Bilbon

uriola.eus 2014ko irailaren 11

Uztaileko datuei erreparatuz, langabeziak gora egin du abuztuan Bilbon. Aurreko hilabetean (31.642) baino 105 lagun gehiago daude lanik gabe.

Nekazaritzan hiru laguneko beherakada eman da; abuztuan 561 langabe egon dira eta aldiz, uztailean, 564. Industrian 2.850 lagun daude lan egin gabe, uztailean (2.834) baino 16 gehiago; eraikuntzan 3.557, uztailean (3.539) 18 gehiago; eta zerbitzuetan 21.094, uztailean (21.011) baino 83 gehiago.

Bestalde, aurretiaz lanik egin ez duten pertsonen kopuruak behera egin du; abuztuan 3.685 pertsonak osatzen zuten multzo hau, uztailean (3.694) baino bederatzi gutxiagok.

[2014/04/10] Langabeziak gora egin du Bilbon martxoan

[2014/05/14] Apirilean ere langabeziak gora egin du Bilbon

[2014/06/10] Apirilean baino 423 langabe gutxiago daude Bilbon

[2014/07/14] Ekainean langabeziak behera egin du Bilbon sektore guztietan

[2014/08/13] Langabeziak gora egin du Bilbon Uztailean