Segiko kide izatea egotzita, 28 gazteren aurkako epaiketari hasiera eman diote gaur goizean Auzitegi Nazionaleko 4. Zigor Salan, Angela Murillo buru dela. Besteak beste, Ikoitz Arrese eta Xabat Moran santutxuarrak joan behar izan dute Madrilera.
Xabier Arina, Imanol Salinas, Igarki Robles, Jazint Ramirez eta Irati Tobarrek epaiketara ez joatea erabaki dute eta Aske Gunean geratu dira. Epaiketari hasiera ematean, Murillok haien kontrako atxilotze agindua onartu du eta epaiketak iraun bitartean kartzelan egon beharko dutela azaldu du. Horren aurrean, auzitegian zeuden 23 lagunak, kartelak erakutsi eta altxatu egin dira. Ondorioz, Murilok epaiketa behin behinean bertan behera utzi du. Minutu batzuren ondoren, berriz abiatu dute epaiketa, baina publikoak ezin izan du aretora sartu. Hortaz, auziperatuei babesa ematera bertaratu diren lagun eta senideek kanpoan geratu behar izan dute. Ez da gaurko soilik balio duen neurria, bihar eta etzi ere ezingo dute sartu Murilloren aginduz.
[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen
[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko
[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun
[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du