28 gazte independentista epaituak izaten ari dira Madrilen Segiko kide izatea leporatuta. Epaiketa irailaren 22an hasi zen eta gaurtik ostegunera, atxiloketetan eta inkomunikazioan haiekin egondako poliziek deklaratuko dute.
Goizeko saioa zuzenenan jarraitu ahal izan dugu Hodei Iruretagoiena Berriako kazetariaren twitter kontutik. Hiru poliziak hartu dute hitza, eta denek ukatu dituzte inkomunikazio aldian auzipetuak salatutako torturak. Gazteek, deklarazioan ez egoteko baimena eskatu bazuten ere, Murillo epaileak ez du eskaria onartu eta poliziek deklaratu bitartean, eskuak atzean jarrita eta burua makurtuta egon direla azaldu du Iruretagoienak.
Auzipetuak Segirekin lotu dituzte batzarretan zein gaztetxeetan mugitzeagatik; eta besteak beste, Segik Ikasle Abertzaleak taldea zuzentzen zuela azaldu du hiruretako batek.
Bihar 10:00etan jarraituko dute deklarazioekin.
[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du
[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun
[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko
[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen
[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa