Nazioarteko finantza erakunde nagusietako eta enpresa transnazional garrantzitsuenetako ordezkariak 'Global Forum Spain 2014' goi-bilera ekonomikoan batzartu ziren iazko martxoaren 3an Bilboko Guggenheim museoan. Hiritarrek manifestazioa jendetsuak burutu zituzten Bilboko kaleetan 'Troika eta bere konplizeak Go Home' lelopean, eta istilu ugari jazo ziren egun osoan.
Zazpi lagun atxilotu zituzten egun hartan eta martxoaren amaieran beste hiru lagun atxilotu zituzten martxoaren 3an gertatutako istiluetan parte hartzea egotzita. Epailearen aurretik pasa ostean, aske geratu ziren.
Horietako bat da Aitor Granado gazte deustuarra. Bigarrena gazte donostiar bat. Gaur Adin Txikikoen Epaitegian deklaratu dute. 2.000 eurotik gorako isuna eskatu die Fiskaltzak, "Troikaren aurka protestatzeagatik", Deustuko Ernai erakundearen hitzetan. Diru isunaren ordez, 70 lan ordu betetzera zigortu ditu epaileak azkenean.
Goizean, 10:15ean, 80 bat lagun elkartu dira epaitegiko atariaren aurrean bi gazteei babesa agertzeko. 'Euskal gaztedia aurrera!' zioen pankarta zabaldu dute Barroeta Aldamar kalean.
Bi urteko kartzela zigor eskaera
Iazko M-3ko istuengatik, guztira, auziperatutako hamar lagunen artean Deustuko hiru gazte daude. Hauetako bati, Alex Zarrabeitiari, bi urteko kartzela zigorra eskatzen diote. Hori dela eta, 'Utzi bakean Deustuko gazteria' lantaldeak "datozen epaiketei adi egoteko" deia zabaldu du.
[2014-04-01] Martxoaren 3ko istiluengatik atxilotutako lagunei elkartasuna
[2014-03-27] Hirugarren atxilotu bat martxoaren 3ko istiluengatik
[2014-03-06] IBAIZABAL: Troikaren bisita Bilbon
[2014-03-04] Guggenheimean ekonomia aztergai eta kalean haserrea nagusi
[2014-03-03] Herritarrek haserre eta amorruz kalera atera dute Goi Bileraren kontrako aldarria
[2014-03-03] Protesta artean hartu dute Troika Bilbon
[2014-03-03] Troikaren Goi Bilera salatzeko manifestazioko argazkiak