Iazko uztailean Auzitegi Nazionalak, 35/02 sumarioaren baitan, emandako epaiak 20 lagun zigortzeko eta 103 Herriko taberna konfiskatzeko agindua eman zuen, "ETAren fronte instituzionala" osatzeagatik eta "ETAren egitura" finantzatzeagatik. Epai horren aurka aurkeztutako helegitea partzialki onartu zuen Auzitegi Gorenak aurreko astean.
Sententziaren aurrean Bilboko auzo ezberdinetan protestak egin dira asteburuan.
Santutxun, asanblada jendetsua eta Karmelo plazatik abiatuta giza kate laranja egin zuten ostiralean, ekainak 26.
Indautxun, ostiralean ere, murala margotu zuten Kirruli elkarteko pertsianan eta 22:00ak aldera, mosaikoa osatu zuten. Ostegunean, uztailak 2, 'informazio eguna' egingo dute.
Alde Zaharrean larunbatean izan zuten hitzordua: marea laranja, auzo murala, parrillada eta poteoa zaratasua egin zituzten.
Bilbo Zaharrean, "Goizalde libre eta zabalik" lelopean, igandean, hilak 28, ikurren margoketa, txapa tailerra, argazkia eta bazkaria izan zuten.
Deustun, uztailaren 2an -osteguna-, argazki erraldoia egingo dute Done Petri plazan lehenik eta jan-edana izango dute gero. Uztailaren 4an -larunbata-, 'Azken-aurreko guda dantza jaia' ospatuko dute, poteo musikatua, bazkaria, argazkia eta zuzeneko musika ez dira faltako.
[2015/06/26] Epaia salatzeko eta 'Herriko tabernak' defendatzeko hainbat deialdi egin dituzte Bilbon
[2015-06-22] Deustun eta Alde Zaharrean 'Herriko tabernaren' defentsan
[2014/07/30] 'Herriko tabernen' itxiera salatu dute ehunka herritarrek
[2014/07/30] Bilboko 10 'Herriko taberna' konfiskatuko dira Auzitegi Gorenaren aginduz
[2014/07/30] Ezker abertzaleko lau militante bilbotar zigortu dituzte 'herrikoen' auzian
[2014/03/20] Karmelo Landa: Herriko Tabernen auziaren amaieran, 8 ondorio
[2014/03/12] Bilboko Herriko Tabernei babesa helarazteko elkarretaratzeak gaur