Marokoko Rabat Tribunal Militarrak bizi osorako kartzela zigorrera kondenatu zuen Giza Eskubideen aldeko ekintzaile sahararra. Espainiako Gobernuak asilo politikoa ukatu zion urtarrilean Aaliari, eta erabaki horren aurkako helegitea jarrita badauka ere, hamabost eguneko epea eman zioten alde egiteko. Kalez jantzitako poliziek atxilotu zuten urriaren 6ean Burgosen, eta komisaldegian izan zuten bi orduz, eskuak lotuta. Aaliak Espainiako Auzitegi Nazionalean jarritako helegitea erakutsi zien, baina ez zioten kasurik egin.
Hamabost eguneko epea eman zioten alde egiteko, baina gazteak horren aurkako helegitea jarri zuen. Abokatuaren arabera, kanporatzeko aginduaren gainetik legoke babes eskubidea. Beraz, asilo eskaeraren helegitea ebatzi arte eta bigarren helegiteaz erabaki arte, ezingo lukete kanporatu.
Albistea topatu.info-tik hartua.
[2015-10-09] "Hassana libre Sahara aske batean"
[2015-10-09] Hassannari gure babesa helarazi diogu Bilbon
[2015-10-09] Hassanna Aaliaren kanporatze aginduaren aurka elkarretaratzea egingo dute
[2015-10-08] Hassanna Aaliaren asilo eskaera aintzat hartzeko eskatu du Bilboko Udalak
[2015-02-20] Hassanna Aaliari babesa eman dio Bilboko Udalak
[2015-02-02] Hassanna Aaliarentzat asilo politikoa aldarrikatu dute Bilbon
[2015/01/30] Hassana Aalia babesteko manifestaziora deitu dute bihar