Lau urte igaro dira Iñigo Cabacas BBVAko langilea "Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuenetik". Lau urte daramatza epaile batek testigantzak jasotzen heriotzaren gauean gertatutako argitzeko asmoz. "Hori diote behintzat, baina errealitatea bestelakoa da", LAB sindikatuak salatu duenez. Ez du ulertzen sindikatuak "zelan den posible lau urte luzetan Ertzaintza berak eragindako hilketa bat argitu ezin izatea".
Momentuz sei ertzaina inputatu dituzte, baina "erantzukizunak zehaztu barik eta polizia-gehiegikeria honen arduradun nagusiei (polizial zein politikoak) kargurik ezarri gabe" jarraitzen du. Horretaz gain, "oraindik ez dago argi salaketa aurrera joango den eta ekainean, itxi egin dezake kasua epaileak epaiketarik gabe. Lau urte daramatzate senitarteko eta lagunek justizia eskatzen".
Honen harira, LAB sindikatuko kideek eta BBVAko langileek kalejira egin dute Bilbon eguerdian Plaza Biribiletik hasita. Iñigoren gurasoek ere parte hartu dute ekimenean. Justizia Jauregiaren aurrean, "justizia hau norentzat da" galdegin dute. Sabin Etxearen aurrean, "inpunitate polizialik ez, gomazko pilotarik ez" oihu egin dute. Azkenik, PSEren egoitzaren aurrean, Rodolfo Aresi "erantzukizuna" eskatu diote. Txalo artean amaitu da mobilizazioa.
Deialdiak
Athleticek Sevillaren aurka ostegunean, hilak 7, jokatuko duen Europa Leagueko partidua baino lehen, 18:00etan, Iñigo Cabacas Herri Harmailak eta Ultras BN taldeak Kirruli tabernan jarri dute hitzordua San Mameserainoko bidea zaleek elkarrekin egin dezaten 'Iñigo juztizia. 4 años sin respuesta' lelopean.
Apirilaren 9an, larunbata, urteroko omenaldian elkartuko dira Iñigoren senide eta lagunak Basauriko gazteak pilotakada jaso zuen lekuan, Indautxuko Kirruli tabernaren parean 12:30ean. Bertan, besteak beste, kirol eta kulturaren arlotik jasotako atxikimenduen berri emango dutela aurreratu du gaur Oier Amorrortu, Iñigoren lehengusuak. "Familia babestu eta kasua kritikatu dutenen atxikimendua", hain zuzen ere.
Igandean, berriz, apirilaren 10ean, manifestazioa deitu dute 17:30ean. Bizkaiko Justizia Jauregitik abiatuko da, Buenos Aires kaletik, eta Kirruli tabernara arteko ibilbidea egingo dute manifestariek. Hasiera lekua ez da beren-beregi hautatu dute. Justizia Jauregian dagoelako oraindik orain, instrukzio fasean, Iñigoren heriotza argitzeko kasua. "Justiziak ere baduela bere papera honetan" aldarrikatzeko abiatuko da martxa bertatik.
[2016-04-05] Cabacas auzia, lau urte "lotsagarri eta mingarri"
[2016-04-05] “Mingarria da Iñigo Cabacasen erailketaren arduradunik eza urtero salatu beharra”
[2016-03-01] Iñigo Gogoan: "Lau urte eta ez dago epaiketarik, eta baliteke ez egotea"
[2016-02-29] "Injustizia egoera lazgarria" salatuko dute Cabacasen senide eta lagunek
[2016-02-22] Cabacas hil zuen operatiboko buruak hildakoaren familiari 777.000 euro eskatu dizkio
[2016-02-10] Cabacas auzian beste ertzain bat inputatu du epaileak
[2015/06/16] Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar
[2015/04/09] Iñigo Cabacas, 1.095 egun erantzukizunak argitu gabe
[2015/03/24] Udalak Iñigo Cabacas omenduko du ostiralean
[2015/02/12] "Hiru urte eta gero beharrezkoa da honekin bukatzea; gurasoengatik eta Iñigogatik"