Egunean lau orduz gainontzeko presoekin egongo da Arantza Zulueta

uriola.eus 2017ko ots. 7a, 10:30
http://www.media.cat/aillament/

Hiru urte bete ditu Arantza Zulueta Bilboko presoak bakartuta eta hainbat izan dira senide, lagun eta herritarrek bere isolamendu egoerarekin bukatzeko egin dituzten eskaerak. Atzo, Auzitegi Nazionalak Puerto III kartzelako zuzendaritzari, abokatuaren bizi baldintzak errespetatzea agindu zion eta ondorioz, egunean lau orduz beste presoekin egoteko aukera izango du. 

Zulueta 2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zuten EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekaritza taldearen kontra eginiko polizia operazio batean. Geroztik isolamendu egoeran dago; 2015eko martxoan Estremerako (Madrid) espetxetik Puerto IIIra (Cadizera) urrundu zuten eta ordutik, "bakartze egoera latzenetariko bat" jasaten ari da bere lagun eta senideek urriaren 24ko agerraldian azaldu bezala.

Hain zuzen ere, Europa Press berri agentziak jakitera eman duenez, Espetxe Zaintzako epaileak Zuluetak berak jarritako salaketa bat onartu du. Lehen graduan sailkatuta dago abokatua eta horrek ez dio kentzen gainontzeko presoekin harremana izateko eskubidea. Egoera hori “berehala” konpondu beharra dagoela esan du Maria de los Reyes Jimeno epaileak.

Arantza SOS plataformaren sare sozialetan irakur daitekeenez "momentuz ez da aldaketarik eman" bere egunerokotasunean, eta zain daude. 

[2017-01-05] Larunbatean manifestazioa egingo dute Bilbon Arantza Zuluetaren askatasuna exijitzeko

[2016-10-17] Arantza Zuluetaren isolamendu egoera salatzeko webgune bat jarri dute martxan

[2016-01-19] Artxibatu dute Arantza Zuluetaren aurkako kereila

[2015-08-25] Arantza Zuluetaren isolamendu egoera salatzeko protesta egingo dute Bilbon

[2015-05-08] Zulueta eta Iragi presoei ezarritako isolamendua salatuko dute Alde Zaharreko auzotarrek

[2015-01-05] Arantza Zulueta jasaten ari den isolamendua gaitzetsi dute

[2014/01/07] Zuriarrain eta Zulueta bilbotarrak beste zortzi lagunekin batera auzipetu ditu Bermudez epaileak