Lanean ari dira Euskal Trenbide Sarea (ETS) eta Euskotren larunbateko inaugurazioa prestatzen. Metroko 3. linearen ibilbidea ia sei kilometro luze da, praktikoki denak lurrazpikoak. Guztira, zazpi geltoki izango ditu. Honako hauek: Matiko, Uribarri, Zazpikaleak, Zurbaranbarri, Txurdinaga, Otxarkoaga eta Kukullaga. 7,5 minuturo emango du zerbitzua lanegunetan; 10 minuturo larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan; eta 15 minuturo gauetan.
Berrikuntzetako bat Casco Viejo geltokiaren izen aldaketa da. Orain artekoari Zazpikaleak izena erantsi diote aurretik. Hortaz, aurrerantzean Zazpikaleak-Casco Viejo izango da. Berau izango da geltoki nagusia, 'intermodala'. Bertatik hartu ahalko dira 1, 2 eta 3 lineak eta Euskotrenen Txorierriko tren lineak. Beraz, tren-aldaketak ohikoak izango dira bertan.
Apirilaren 8tik aurrera, Unamuno plazako sarbidea ez ezik San Nikolaseko sarbidea ere erabili ahalko dute bidaiariek, ia urtebetez itxita egon eta gero. Zazpikaleetako geltokia izan da erakitzen azkena, eta obra aldetik atzeratuen dagoena. Sarrerako eraikina oso desberdina da. Lehengoa txikia zen. Berria aldiz altuera handikoa, atrio zabalarekin.
3. linearen beste berezitasun bat kudeatzailea da. Ez da Metro Bilbao enpresa izango, metroko 1. eta 2. lineen kudeatzailea, Euskotren baizik.
Argazkiak: Alma Botxera
Ekitaldi xumea
Matikotik Otxarkoagarako bidaia egingo dute agintari eta metroko arduradunek larunbatean linea berria inauguratzeko. Otxarkoagako geltokian ekitaldi xume bat izango da. Bestek beste, Urkullu lehendakariaren eta 3. lineak zeharkatzen dituen auzoetako elkarteetako ordekarien parte-hartzea espero da.
L3: Matiko - Kukullaga
• Irekiera: apirilak 8
• Linea guztiko luzera: 5.885 metro
• Geltoki kopurua: 7 geltoki: Kukullaga/Etxebarri, Otxarkoaga,Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpikaleak/Casco Viejo, Uribarri eta Matiko
• Zerbitzua emango zaien herritarrak: 70.000 baino gehiago
• Zerbitzuaren maiztasunak: 7,5 minutu (lanegunak), 10 minutu (larunbatak, igandeak eta jaiegunak) eta 15 minutu (gauekoak)
• Ibilitako denbora: Matiko - Kukullaga/Etxebarri: 13 minutu. Lezama-Kukullaga/Etxebarri: 36 minutu
• Loturak: L3 abian jartzeak Euskotreneko linea orokorra egungo Txorierriko linearekin bat egitea ekarriko du.
1- Lezama-Kukullaga/Etxebarri artean zerbitzu zuzenak egongo dira trenez aldatzeko beharrizanik gabe.
2- Kukullaga/Etxebarri geltokian Urdaibaira eta Donostiara doazen trenekin lotura egin daiteke.
3- Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian metroko 1. eta 2. lineekin lotura egingo da.
• Garraio aldaketak:
1- Ez da garraio aldaketa kobratuko:
- Metroko 1., 2. eta 3. linea artean.
- Txorierri eta Euskotreneko linea artean (orokorra eta Urdaibai).
- Txorierri eta L3 artean.
2- Garraio aldaketatzat kontuan hartuko da: Txorierri eta Metroko 1. eta 2. Lineen artean egiten diren bidaiak.
Adibidez: Bidaia Lezama (Txorierri) - Otxarkoaga (L3) bada, garraio aldaketa gabe. Otxarkoaga (L3) -Plentzia (L1) bada, garraio aldaketa gabe. Bidaia Lezama (Txorierri) - Plentzia (L1) bada, garraio aldaketa kobratuko da.
Tarifak ibilitako guneen arabera ezarriko dira.
• Material mugikorra: UT Serie 950
• Tarifak eta tituluak: Bizkaiko Garraio Partzuergoko web gunera sartu: www.ctb.eus
[2017-03-14] Apirilaren 8an irekiko dute metroaren 3. linea
[2016-05-30] IBAIZABAL: Metroko 3. linea azken txanpan (Berton Aldizkaria, 197. zenbakia)
[2016-04-20] 3. lineako erabiltzaileek txartel bakarra ordainduko dute metro sarean
[2015-11-11] 20 urteko metroak 3. linea erronka
[2015-02-09] Metroko 3. linean "atzerapena, gainkostua eta eragozpenak" salatu ditu EH Bilduk
[2015-01-09] Metroko 3. lineako obrak bisitatzeko aukera eskainiko du ETSk
[2014/05/29] Metroko 3. lineak auzoetan sortutako eragozpenekin amaitzeko eskatu du EH Bilduk
[2013/04/23] Metroko 3.linea ez da martxan hasiko 2017ra arte, onenean
[2013/04/22] Kontzentrazioa igande honetan metroko 3.lineako obren informazioa eskatzeko
[2013/04/22] Kontzentrazioa metroko 3.lineako obren informazioa eskatzeko
[2013/03/11] Metroko 3.lineako lanak geldi daudela ziurtatu dute eraikitzaileek
[2012/10/04] Gure Etxea: "Metroko 3. lineako lanen atzerapenarekin auzotarrei adarra jo zaie"