Urtea borobiltzen ahaleginduko da Aitzol Atutxa Bizkaiko Aizkolari Txapelketan

uriola.eus 2017ko abe. 21a, 11:14

Aitzol Atutxa

Aitzol Atutxa Euskal Herriko aizkolari txapelduna Areatzan lehiatuko da gaur Bizkaiko Aizkolarien Txapelketa eskuratzeko asmoarekin. Gaurkoa 2017 bikain bat borobiltzeko eguna dela aitortu du.

San Tomas azokako ekitaldien artean, Bizkaiko Aizkolari Txapelketa izango da protagonistetako bat. Izan ere, 13:00etan izango da, Areatzako Tinglatuetan. Bertan, Aitzol Atutxa txapelduna egongo da, urte ikaragarri bati agur esateko asmoarekin.

Azken hamar urteetan bera izan da garailea lehia honetan, eta aurten, dirudienez, 11. txapela eskuratzeko ez du arazo handirik izango. URIOLA-ri emandado elkarrizketan adierazi duenez, “neu naiz nire aukaririk gogorrena”, eta bere maila zein den erakusteko gogotsu datorrela azaldu du. 

Horrez gain, jendea animatzeko deialdia egin du. Nahiz eta faborito nagusia bera izan, kirola ezagutzen ez dutenei hurbiltzeko eta festaz gozatzeko dei egin die. Aizkolaritza ezagutzen dutenei, berriz, txapelketan parte hartzen duten gazteak ikustera joan daitezela eskatu du. 

Aitortu duenez: “Ikusleak beti eskertzen du bi aizkolarien arteko lehia, eta bi izan beharrean, bosten artean balitz, beraientzako hobeto, normala da.” Aurten, Euskal Herriko Txapelketa 18 segundogatik irabazi du Dimako aizkolariak. Horrek publikoa erakartzen du, eta kirolean maila berdintzen doan seinalea d. Horrez gain, datorren urtean txapelketa segundo bategatik irabaztea sinatuko lukeela adierazi du, bosgarren txapelketa jarraian irabaztea zein zaila den adierazle. 

Bukatzeko, bihar irabaztea abendu eta urte bikain bat borobiltzea izango litzateke Aitzolentzat. Pasadan asteburuko derbian bera izan zen ohorezko sakea egin zuena San Mamesen. Berarentzat esperientzia izugarria izan zen, “curriculumean jartzen denetakoa”, adierazi du. Txikitatik Athleticen zalea da Aitzol, “Athleticetik jokalari asko pasa dira, baiana, San Mamesen ohorezko sakea gutxik egin dute, eta nik euren artean nago”.

[2017-12-19] San Tomas Azokak 276 saltoki izango ditu aurten, eta 100.000 lagun inguru espero dira

[2017-12-18] San Tomas Azokarako operatibo berezia aurkeztu dute

[2017-12-12] Bilboko Konpartsek San Tomas eguneko egitaraua argitaratu dute