Azken urteetan bezala, aurten ere P6k Aste nagusirako bereziki prestaturiko programazio berezia aurkeztuko du. Oraingo honetan bi obra ekarriko ditu hiriburura, Orquesta de Señoritas eta Cabaret Chihuahua. Lehenengoa, Jean Anouiihen komedia melodramatikoa da, Ramon Bareak zuzenduta eta ia bakarrik emakumez osatuta: Itziar Lazkano, Getari Etxegarai, Juana Lor, Bea Insa, Patricia Urrutia, Sandra Fernandez eta Adrian Garcia de los Ojos. Musika zuzenean izango da antzezlanean, non, apurka-apurka eta abestiz abesti, pertsonajeen istorioak azaleratzen joango diren. Estreinaldia abuztuaren 18an izango da eta hilaren 31ra arte ikusgai egongo da gaueko 21:00etan (abuztuaren 27an izan ezik).
60 ikuskizun eskaini ondoren, Felipe Lozak zuzenduriko Cabaret Chihuahua musikalaren 2.denboraldia ere gehituko zaio Pabellon 6ko eskaintzari. Gaueko ikuskizunak, krisi garaiotan nagusitzen den gogo txarraren kontrako festa du oinarri. Barre algarak, dantza eta bularra apurtzerainoko kantaldien arteko nahasketa da. Abuztuaren 20tik 31ra bitartean 23:00etan berean hartuko du Pabellon 6k Enriqueta Vega, Lander Otaola, Ylenia Baglietto, Iñaki Maruri, Quique Gago, Diego Perez, Irene Bau eta Mitxel Santamarinak osatzen dute musikala.
[2014/07/30] Somera bete ekitaldi Aste Nagusian
[2014/07/30] Konpartsen ekitaldi "mordo baten" artean, goitibeheren itzulera nabarmen
[2014/07/29] Bilboko KonpartsaK: Goitibeherak. I. Open Aste Nagusia
[2014/07/28] Aste Nagusiko somakumutarra eta bigantxa saioak legez kanpo uzteko eskatu dute
[2014/07/24] Txapeldunen arteko hitzordua Aste Nagusiko su artifizialetan
[2014-07-22] Euskal kirol eta folklorea, "Aste Nagusiko bereizgarria"
[2014/07/21] Berri Txarrak taldea Bilboko Aste Nagusiko azken orduko sorpresa
[2014/07/15] Aste Nagusiko egitaraua ezagutzera eman du Udalak
[2014-07-08] Bilbao BSR taldeari egokitu zaio Aste Nagusiko pregoi botatzea
[2014-07-07] Hau izango da 2014ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela
[2014-07-03] Loreto Errasti izango da Aste Nagusiko txupinera