Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria egingo diote auzotarrek Udalari

uriola.eus 2014ko urr. 13a, 14:04

Euskaldunako Zubia auzo elkarteak, Deustuko Erribera eta Zorrotzaurreko beste elkarte batzuen laguntzarekin, auzoan dagoen plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria aurkeztuko dute asteazkenean Bilboko Udal Erregistroan. 

Plazatxoa Deustuko Erriberako 56 eta 59 zenbakien artean kokatuta dago (Madaleno jauregiaren ondoan), eta eskariaren idatzi bat eta hura babesteko 300 sinadura baino gehiago eramango dituzte auzo elkarteek erregistrora.

Asteazkenean, 11:00etan, Deustuibarrako auzotarrek zehaztasun gehiago emango dituzte. Eskaera ekitaldian parte hartuko du, besteak beste, Asier Gonzalezek, Yolandaren anaiak.


Yolandaren horma-irudia

2013ko martxoaren 9an, Deustuibarrako Plazatxoan erriberatarrek Yolanda Gonzalezen murala berriro margotu zuten. Bilboko Udaleko langileek Yolanda Gonzalezen omenez auzotarrek margotutako horma-irudia ezabatu zutela eta. Hori dela eta, Deustuibarra-Zorrotzaurren kokatutako zazpi erakundek gutun irekia zuzendu zioten orduan alkate zen Iñaki Azkunari.

1980ko hilketaren "ikerketa eta arduren garbiketa"

Yolanda Gonzalez, Deustuibarrako auzokidea 1980ko otsailaren 1ean hil zuten Madrilen, bi tiroz, 19 urte zituela. Hilketa harengatik Emilio Hellin ultraeskuindarrari 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 1982an.

ETAkoa zelakoan hil zuen Emilio Hellinek. El Pais egunkariak argitaratu zuenez, beste nortasun bat du orain Hellinek. El Pais egunkariaren arabera Hellinek Guardia Zibilarentzat, Espainiako Poliziarentzat eta Ertzaintzarentzat egiten du lan. Argitalpen horrek hautsak harrotu ditu eta komunikabideen arreta deitu du.

Yolanda Gonzalezen senitarteko, lagun eta kideek behin eta berriro eskatu diote Estatuari "ikerketa eta arduren garbiketa" egiteko. "Hilketa sinboliko berria suposatu du guretzat, Yolandaren hiltzaileak, Emilio Hellínek, Estatuko Indar eta Segurtasun Taldeentzat lan egiten zuela jakiteak, eta Yolanda bahitu eta hiltzea planifikatu zuen garaian bezalatsu, inoiz argitu eta azaldu gabekoa, gaur egun ere Estatuko indarrekin lotura mantentzen duela jakiteak", adierazi dute.

 

[2013/07/04] Hellini buruz egindako ikerketak "etsita" utzi du Yolanda Gonzalezen sendia

[2013/07/03] Barne ministroaren azalpenen zain Yolanda Gonzalezen hurbilekoak

[2013/06/25] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute gaur Deustun

[2013/06/24] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun

[2013/06/18] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute Deustun

[2013/06/14] Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du

[2013/04/15] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen

[2013/03/07] Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako

[2013/03/06] "Yolanda gogoan", gutun irekia Bilboko alkateari

[2013/03/04] Yolanda Gonzalezen omenezko muralaren ezabaketa memoriarekiko begirune eza dela salatu du Bilduk

[2013/02/28] Hellinekin harremanak eteteko eskatu diote Barne Ministroari Yolanda Gonzalezen gertukoek

[2013/02/27] Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira

[2013/02/25] Yolanda Gonzalezen hiltzailea, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren aholkulari

[2013/02/03] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean

[2013/01/30] Yolanda Gonzalezen omenezko ekitaldia ostiralean Erriberan