Yolanda Gonzalez gogoan izan dute Deustuibarran bere erailketaren 35. urteurrenean

uriola.eus 2015ko ots. 2a, 09:27

Argazkiak: @AitziIbaiba / @goikodeustu / @Antifaxismoa

Joan den igandean, auzotar izan zuten Yolandari urteroko omenaldia egin zioten erriberatarrek bere hilketaren 35. urteurrenean. Ondoren, Pabellon 6eko aretoan Yolanda en el pais de lxs estudiantes dokumentala aurkeztu zuten.

Erriberako auzotarren gehiengoak joan den urrian eskatu zion Ibon Areso alkateari Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena jartzeko. Denboraz eginiko eskaria zen eta eskatzaileek atzorako, Yolandaren erailketaren 35. urteurrenerako, alkatearen baiezko espero zuten. Baina oraindik orain ez dute erantzunik jaso. Horregatik, atzoko omenaldian auzotarrek eurek plazatxoari ipinitako Yolanda Gonzalezen plaka ikus zitekeen bere omenez margoztutako horma-irudiaren ondoan. Bertara zuzendu ziren eta bertan kokatu zituzten aurreskuaren ondoren krabelin gorriak.

Euskaldunako Zubia auzo elkarteko kideek Yolandaren memoria bizirik mantentzeko konpromisoa azaldu dute, 1980an Madrilen gertatutako "injustizia" gogoratzeko, eta belaunaldi berriei Yolandaren espiritu borrokatzailea transmititzeko. "Inor ez dadila ahaztu gure auzokide izan zinela eta, krudeltasunagatik eta zentzugabekeriagatik ez balitz, gure ondoan zeundekela", adirazi zuen elkarteko kide batek.

Minaren gainetik, gorroto gabe hezi zituela amak adierazi zuen omenaldian parte hartu zuen Asier Gonzalez Yolandarek nebak. "Yolanda beti izango zara gure bihotzean", esanez bukatu zuen.

Arkaitz Estiballesek Yolandari eskainitako bertsoak kantatuz amaitu zen ekitaldia. Ostean, Erriberara bertaratuak Pabellon 6era zuzendu ziren Yolandaren lagun min Isabel Rodriguezek zuzendutako Yolanda en el país de lxs estudiantes dokumentala ikustera. 

1980ko otsailaren 1ean Madrilen hil zuten Yolanda, ikasle zela, 19 urte zituela. Batallón Vasco Españolek erail zuen bi tiroz ETAkidea zelakoan. Yolanda ez zen ETAkidea, PST alderdiko militante gaztea zen. Hilketa harengatik Emilio Hellin ultraeskuindarrari 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten arren, 14 baino ez zituen kartzelan igaro.

 

[2014/10/13] Yolanga Gonzalez gogora ekarriko dute Deustuibarran, bere heriotzaren 35. urteurrenean

[2014/10/13] Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria egingo diote auzotarrek Udalari

[2013/07/04] Hellini buruz egindako ikerketak "etsita" utzi du Yolanda Gonzalezen sendia

[2013/07/03] Barne ministroaren azalpenen zain Yolanda Gonzalezen hurbilekoak

[2013/06/25] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute gaur Deustun

[2013/06/24] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun

[2013/06/18] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute Deustun

[2013/06/14] Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du

[2013/04/15] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen

[2013/03/07] Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako

[2013/03/06] "Yolanda gogoan", gutun irekia Bilboko alkateari

[2013/03/04] Yolanda Gonzalezen omenezko muralaren ezabaketa memoriarekiko begirune eza dela salatu du Bilduk

[2013/02/28] Hellinekin harremanak eteteko eskatu diote Barne Ministroari Yolanda Gonzalezen gertukoek

[2013/02/27] Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira

[2013/02/25] Yolanda Gonzalezen hiltzailea, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren aholkulari

[2013/02/03] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean

[2013/01/30] Yolanda Gonzalezen omenezko ekitaldia ostiralean Erriberan