Joan den irailean ekin zion Aferak egitasmoak, bertsolari gazteei bertsotan, taberna giroan, egiteko aukera eman nahian. Deustuko Herriko taberna eta Elorri bertso eskolak elkarlanean sortutako dinamika da. Guztira, 25 bat bertsolarik parte hartuko du sei saiotan banatuta. Lehen emanalditik bertsozaleen erantzuna handia izan da, Herriko taberna lepo betetzeraino.
Otsailaren 1ean, ostegunean, Mikel Retolaza, Jone Larrinaga, Asier Urkiza eta Ibai Amillategi ariko dira kantuan, Maite Sarasola gai-jartzaile dutela.
Otsailaren 24an, berriz, bertso bazkaria antolatu dute Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Julio Sotorekin "dinamika honi merezi duen bukaera emateko", antolatzaileek adierazi dutenez. Bazkaltzeko bonoak salgai daude (15€ ikasle eta langabetuentzat eta 20€ langileentzat) Deustuko Herriko tabernan eta Errondabiden.
[2017-11-08] 'DiscAferak': bertsolariak kantuan eta dantzan
[2017-10-23] Bertsolari gazteei zuzendutako afera gehiago
[2017-10-05] Lehen afera zirkuan
[2017-09-28] Gazteak tabernan bertsotan epaileen presiotik urruti