Gólem-Alhóndiga zinemetako 1. aretoaren edukiera ia bete da “Ilargi Guztiak. Todas las lunas” edo “Meandré” filmekin; eta “Ez dago sarrerarik” kartela jarri zen “Memories of Murder” eta “Al Morir la Matinée” bezalako filmen emanaldietan. Zinemaldiak, bigarren urtez jarraian uneko egoerara egokitu da, eta bere programazioaren atal bat online ikusteko aukera eskaintzen zuen Filminen. Plataforma horretan 8.000 ikustaldi izan ditu.