Etxarriko gazteek ez diete aparteko garrantziarik ematen lehen bi auziei. Bai, ordea, astelehenekoari. "Ziurrenik, lantegia utzarazteko agindua emango dutelako bertan". Epaia ezagutu eta zazpi, hamar eguneko tartean gauza daiteke hustuketa. Orain arte bizi izan duten "unerik larriena".
Zer egin
Pentsatzen ari dira Etxarriko gazteak. "Zer egin eta zer ez" pentsatzen, epe laburrean gerta daitekeen utzaraztea dela eta. "Desalojo arriskuan gaudela dioten kartelak atera ditugu oraingoz", eta larunbatean, hilak 19, 'lan eguna' deitu dute 10:00etatik aurrera. Bazkaria ere egongo da lanera hurbiltzen direnentzat. "Mugimenduan jarraitzen dugu, lan txikiak zein handiak eginez eraikin oso bat berrituz, geure eskuekin alternatibak sortuz, ikasiz, koskortuz".
Lan piloa
Urtebete luzean "lan piloa" egin dutela aitortzen dute Etxarri gaztetxean "egunero" dabiltzan bost gazteek. Garbitzen, antolatzen eta atontzen. "Argiztatzen, eszenatokia egiten eta barra egiten". Euren hitzetan, "benetako autogestioa izan da". Joan den irailean gaztetxea inauguratu zutenetik "pare bat kultura aste eta hainbat kontzertu" antolatu dituzte. Estilo askotako kontzertuak. Batzuetan gaztetxea "goraino betetzeraino".
Utzaraziz gero, "gazteok sortutako espazioa galduko dugu", diote. Dena den, "horma batzuk baino ez dira, garrantzitsuena proiektua da", azpimarratu dute.
Errekaldeko bi gaztetxeak egoera berean
Emakume feministen OihuK gaztetxea, Etxarri gaztetxea bezalatsu, "arriskuan dago". Utzarazte arriskuan. Etxarriko lantaldearen esanetan, "ez dakigu kasualitatea den edo ez, baina espero dugu horrelako mugimenduek auzoan jarraipena izatea".
etxarrigaztetxea@gmail.com
[2015/05/04] 'Otsoen gaua' antolatu dute maiatzaren 16an Etxarri gaztetxean
[2014/10/10] Etxarri gaztetxea, Errekalde: "Auzoak erabakiko du bertan zer egin"
[2014/10/09] Etxarri gaztetxea inauguratuko dute Errekalden ostiralean
[2014/07/04] Kukutzaren ondorengoa izango den eraikina okupatu dute Errekalden